Koronabirusa

Kasu bakarra azken 24 orduotan, 49 iraila osoan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 1a, 14:16

Iragan astean baino kasu askoz gutxiago detektatzen ari da egunotan Osasun Saila Usurbilen. Azken 24 orduotan kasu bakarra, 4 astea abiatu zenetik. Eta nabari da jaitsiera; 7 eguneko 100.000 biztanleko kutsatze tasa, 569,80tik 284,90era jaitsi da azken bi egunotan. Iragan astean 24 izan ziren. Martxoaz geroztik Covid19-a gehien antzeman den hilabetea agurtu berri dugu; 49 koronabirus kasu antzeman ditu Osasun Sailak iraila osoan zehar.

Martxoaz geroztik Osasun Sailak koronabirus kasu gehien antzeman duen hilabetea agurtu berri dugu Usurbilen; guztira 49 kasu antzeman dituzte. Gehienak, 24, iragan astean. Aste honetan askoz gutxiago; 4 astea hasi ostetik, bakarra azken 24 orduotan. Hementxe egunez egun, irailean zehar udalerri honetan detektaturiko kasu kopurua. Gehienak, 38 hilabeteko bigarren hamabostaldian azaleratu dira, 24 iragan astean. 
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
Guztira: 49.

100.000 biztanleko tasaren beherakada
Urriko lehen egun honetan aldaketa nabarmenena, 100.000 biztanleko 7 eguneko kasuen kopuruan antzeman da. Azken egunotako covid19 kasuen beherakadak, egunotako tasa erdira jaistea eragin du. Irailaren 29an 569,80koa zen, irailaren 30ean 269,07koa. 

Oraindik halere, Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuko tasa baino nabarmen altuagoa izaten segitzen du udalerri honek. Azken 7 egunetan (irailak 24-30), 34 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak aipatu eremuan (erdia, 17, Usurbilen); 100.000 biztanleko 7 egunetako 128,24ko kutsatze tasa du.

Eskualdean azken 24 orduotan kasurik ez du zenbatu Osasun Sailak Andoainen, 2 Astigarragan, 2 Hernanin, 3 Lasarte-Orian, 6 Urnietan eta 1 Usurbilen. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 24-30) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek izaten segitzen du 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, baina erdira jaitsita. Eskualdeko gainerako udalerrietan ere kasu berri gutxiago antzeman dira egunotan:
-Andoain: 3 kasu, 20,07ko tasa.
-Astigarraga: 5 kasu, 80,91ko tasa.
-Hernani: 16 kasu, 79,95eko tasa.
-Lasarte-Oria: 16 kasu, 84,99ko tasa.
-Urnieta: 11 kasu, 193,86ko tasa.
-Usurbil: 17 kasu, 269,07ko tasa.

Kasu gabeko udalerrien kopurua gorantz
Gipuzkoa mailako asteko tasa 120,33koa da gaur. Kasuren bat dutenen artean, Orexan (909,09) dute tasa altuena gaur. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Andoainek (20,07). Tasa 0an duten 27 udalerri ditu Gipuzkoak gaur, atzo baino bederatzik gehiago.

EAE mailako datuei dagokienean, 10.969 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 385 izan dira positiboak. 175 Gipuzkoan, 138 Bizkaian eta 33 Araban. 9 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 55 daude ZIU-n. Oinarrizko birsorkuntza tasa 0.94an da, aholkatzen duten moduan, puntu bakarraren azpitik.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE-ko ikasgelen %1,08a dago itxita. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 131 ikastetxeetako 190 ikasgela itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19

USURBIL


 








LASARTE-USURBIL OSASUN EREMUA



EAE
 

 
 

 

 

 
 

 
 
 

 
 
Iturria: Osasun Saila.