Koronabirusa

Iragan aste osoan 24 kasu, aste honetan 6

2 covid19 kasu berrirekin abiatu dugu urria Usurbilen. Astelehenaz geroztik 6 dira, baina Osasun Sailak iragan astean udalerri honetan detektaturiko kasu kopuruarekin alderatuta zer ikusirik ez; 24 koronabirus kasu antzeman baitzituen joan den aste osoan zehar.

Aurreko asteko datuekin zer ikusirik ez. Iragan astean 24 covid19 kasu detektatu zituen Osasun Sailak Usurbilen. Amaitzear dugun aste honetan 6 dira momentuz, irailaren 21etik 27ko datuekin alderatuta lau aldiz gutxiago. 

Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera duzue segidan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.

100.000 biztanleko tasaren beherakada
Azken egunotako covid19 kasuen beherakadak, 100.000 biztanleko 7 egunetako tasa erdira jaistea eragin du. Irailaren 29an 569,80koa zen, azken 24 orduotan 237,42koa. 

Oraindik halere, Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuko tasa baino nabarmen altuagoa izaten segitzen du udalerri honek. Azken 7 egunetan (irailak 25-urriak 1), 31 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak aipatu eremuan (erdia, 15, Usurbilen); 100.000 biztanleko 7 egunetako 116,93ko kutsatze tasa du.

Eskualdean azken 24 orduotan 3 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak Andoainen, 1 Astigarragan, 3 Hernanin, 3 Lasarte-Orian, 1 Urnietan eta 1 Usurbilen. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 24-30) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek izaten segitzen du 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, baina erdira jaitsita. Eskualdeko gainerako udalerrietan ere kasu berri gutxiago antzeman dira egunotan:
-Andoain: 5 kasu, 33,46ko tasa.
-Astigarraga: 6 kasu, 97,09ko tasa.
-Hernani: 18 kasu, 89,94ko tasa.
-Lasarte-Oria: 15 kasu, 79,68ko tasa.
-Urnieta: 12 kasu, 193,86ko tasa.
-Usurbil: 15 kasu, 237,42ko tasa.

Kasu gabeko udalerrien kopurua gorantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 7 egunetako kutsatze tasa 120,47koa da gaur. Kasuren bat dutenen artean, Orexan (909,09) dute gaur ere tasa altuena. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Urretxuk (29,40). Tasa 0an duten 28 udalerri ditu Gipuzkoak gaur, atzo baino bat gehiago.

EAE mailako datuei dagokienean, 7.946 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 418 izan dira positiboak. 142 Gipuzkoan, 186 Bizkaian eta 70 Araban. 20 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 56 daude ZIU-n. Oinarrizko birsorkuntza tasa 0.96an da, aholkatzen duten moduan, puntu bakarraren azpitik.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE-ko ikasgelen %0,89a dago itxita. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 114 ikastetxeetako 156 ikasgela itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19