Euskaraldia

Euskaraldiarekin bat egin du, gaur ikasturte berria abiatuko duen Etumeta AEK euskaltegiak

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 5a, 09:09

Etumeta AEK euskaltegiko lan taldea. Argazkiaren egilea: Euskaraldia Usurbil.

Astelehen honetan (urriak 5) abiatuko du 2020-21 ikasturte berria Etumeta AEK euskaltegiak. Urte amaieran ospatuko den 2. Euskaraldiarekin bat egin du arigune gisa.

Gogoan izan, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala plazaratu du aurtengorako ere Etumeta AEK euskaltegiak. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Etumeta AEK euskaltegiak bat egin du urte amaieran ospatuko den 2. Euskaraldiarekin. Arigune gisa parte hartuko du.

ARIGUNEEN EUSKARALDIA
Noiz: azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
Parte hartzeko moduak:
-Norbanakoek: Ahobizi (lehen hitza euskaraz) edo Belarriprest (Ahobizien hizketari jarraipena ematea) gisa. 
-Entitateek: Ariguneen bidez.
Izen ematea: entitateena irailaren 27ra arte. Ahobizi eta Belarriprestentzako izen ematea zabalik dago.
Ariguneen ezaugarriak
-Denetariko entitateek parte hartu ahalko dute: erakundeek, herri eragileek, elkarteek, denetariko kirol edota kultur taldeek...
-Ariguneak=entitateen baitan dauden euskaraz aritzeko gune babestuak dira. Arigunea osatzen duten kide guztiek euskara ulertzeaz gain, euskaraz hitz egin nahi dutenekiko aldekotasuna adierazten dute.
-Bi arigune mota sortuko dira: barne-ariguneak (entitateen barne funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko sortutakoak) eta kanpo-ariguneak (herritarrekiko harrerarako edo kanpo harremanetarako sortuko direnak).
-Entitateen ardura: ariguneak sustatu eta babesteko neurri praktikoak hartzea.
-Ariguneek izena emateko, entitate bakoitzak "ariguneak non dituen identifikatu beharko du eta kideekin adostasuna hitzartu". 

Informazio gehiago eta antolaketan parte hartzeko izen ematea:
usurbil.euskaraldia.eus
usurbil@euskaraldia.eus
943 371 999