Koronabirusa

5 kasu asteburuan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 5a, 14:30

Asteburuan 5 covid19 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen, iragan aste osoan 11. Baina astebete lehenago 24 ziren. Martxoaz geroztik urriaren 4ra arte, guztira 87. 

11 positibo berrirekin amaitu du Usurbilek irailaren 28tik urriaren 4ko astea. Hala diote Osasun Sailak kaleratu berri dituen azken datuek. Astebete lehenagoko covid19 kasu kopuruarekin zer ikusirik ez ordea; irailaren 21etik 27ra 24 izan ziren koronabirus kasuak. 87 martxoaz geroztik.

Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera duzue segidan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.

100.000 biztanleko tasaren beherakada
Azken egunotako covid19 kasuen beherakadak, 100.000 biztanleko 7 egunetako tasa erdira jaistea eragin du. Irailaren 29an 569,80koa zen, azken 24 orduotan 174,11koa. 

Oraindik halere, Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuko tasa baino zertxobait altuagoa izaten segitzen du udalerri honek. Azken 7 egunetan (irailak 28-urriak 4), 37 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak aipatu eremuan (11 soilik Usurbilen); 100.000 biztanleko 7 egunetako 139,56ko kutsatze tasa du.

Eskualdean azken 24 orduotan kasu bakarra zenbatu du Osasun Sailak Andoainen, 3 Astigarragan, 3 Hernanin, 8 Lasarte-Orian, 5 Urnietan eta 1 Usurbilen. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 28-urriak 4) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan jada ez du Usurbilek 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, Urnietak baizik:
-Andoain: 7 kasu, 46,84ko tasa.
-Astigarraga: 9 kasu, 145,63ko tasa.
-Hernani: 15 kasu, 74,95eko tasa.
-Lasarte-Oria: 24 kasu, 127,49ko tasa.
-Urnieta: 20 kasu, 323,10eko tasa.
-Usurbil: 11 kasu, 174,11ko tasa.

Itxitako ikasgelen kopurua beherantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 7 egunetako kutsatze tasa 129,25ekoa da gaur. Kasuren bat dutenen artean, Altzon (1089,92) dute gaur ere tasa altuena. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Mendarok (46,75). Tasa 0an duten 24 udalerri ditu Gipuzkoak gaur.

EAE mailako datuei dagokienean, 5.366 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 272 izan dira positiboak. 123 Gipuzkoan, 114 Bizkaian eta 31 Araban. 4 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 14 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 59 daude ZIU-n. Oinarrizko birsorkuntza tasa 0.92an da, aholkatzen duten moduan, puntu bakarraren azpitik.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE-ko ikasgelen %0,64a dago itxita. Beherantz doa ehuneko hau. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 82 ikastetxeetako 1113 ikasgela itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19