"Udazkena liburutegian"

Ekitaldi zikloa Sutegin, Liburutegien Egunaren bueltan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 6a, 08:06

Herritarrak protagonista izango dituzten bi ipuin kontaketa saio eta Euskarazko Literatura Solasaldia antolatu ditu Usurbilgo Udalak urriaren 22tik 29ra Sutegin. Hitzorduotarako izen ematea zabalik dute.

"Udazkena Liburutegian" zikloa antolatu dute Sutegi udal liburutegikoek, urriaren 24ko Liburutegien Egunaren bueltan. Herritarrak protagonista izango dituen hiru ekintza; batetik Ixabel Agirresaroberen bi ipuin kontaketa saio 4-5 urtekoentzat eta 6 urtetik gorakoentzat. Bestetik, Joseba Larratxek marrazturiko "Joana Maiz" komikia mintzagai nagusi izango duen Euskarazko Literatura Solasaldia, Larratxe bertan dela.

Hitzordu guztiok Sutegiko auditorioan ospatuko dira; parte hartzeko aurrez eman beharko da izena. Izen ematea zabalik du antolakuntzak.

"UDAZKENA LIBURUTEGIAN"
Urriak 22, osteguna
19:00 Euskarazko Literatura Solasaldia: Joseba Larratxek marrazturiko "Joana Maiz" komikia mintzagai.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Joseba Larratxek marraztutako komikia izango dugu mintzagai, ilustratzailea bera gure artean izango delarik. Liburuak eskuragarri daude Liburutegian". 
Oharrak:
-Saioa Sutegiko aretoan izango da, segurtasun neurri guztiekin.
-Izen-ematea liburutegian; 943 360 692.
-Liburuak eskuragarri liburutegian.

Urriak 27, asteartea
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
Tokia: Sutegi aretoa.
Nori zuzendua: 4/5 urtekoei.
Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira; haurrak heldu batek lagunduta etor daitezke.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 25.

Urriak 29, osteguna
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
Tokia: Sutegi aretoa.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorakoei.
Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 27.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.