Jabekuntza Eskolako ikastaroen izen emateari buruzko zehaztasunak

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 6a, 08:01

Usurbilgo Udalak abiatzear diren Jabekuntza Eskolako ikastaroen izen emateari buruzko xehetasun gehiago plazaratu ditu. Lerrootan bildu ditugu datuak. 

Jabekuntza Eskola
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Jabekuntza Eskolaren bueltan antolaturiko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu duela berri eman du Udalak. Bi ikastaro iragarri dituzte; "bata, biodantzarena, Elen Kortaxarenarekin. Bestea, Pepa Bojorekin, “Autoestima, emociones y empoderamiento en tiempos de Covid19” [gaztelaniaz izango da]". Hemen xehetasun gehiago:

Biodantza ikastaroa
Epea: urriak 20-abenduak 22 (astearteetan).
Ordutegia: 15:30-17:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Irakaslea: Elen Kortaxarena Gesalaga.
Oharra: usurbildarrek lehentasuna izango dute.

Izen ematea (doan, urriaren 16ra arte):
Udal Parekidetasun Sailean
943 377 110
parekidetasuna1@usurbil.eus

"Autoestima, emociones y empoderamiento en tiempos de Covid19” (gaztelaniaz)
Epea: urriak 15-abenduak 17 (ostegunetan).
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea (Urdintxo gela).

Izen ematea (doan, urriaren 15era arte):
Udal Parekidetasun Sailean
943 377 110
parekidetasuna1@usurbil.eus