Pelaioenearen eta Zubietaren etorkizuna eraikitzeko parte hartze prozesuak ostegunetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 7a, 10:10

Bi parte hartze prozesu abiaraziko ditu Usurbilgo Udalak ostegunean, erakunde eta eragile gehiagorekin elkarlanean; batetik, etorkizuneko Pelaioenean elkarbiziko diren Emakumeen Etxea eta kalezartarren udal ekipamendua diseinatzeko, baita etorkizuneko Zubieta marrazteko ere. Prozesuotan hitza hartzeko aurrez eman beharko da izena.

"GUK ZUBIETAN ZER" PARTE-HARTZE PROZESUAREN AURKEZPENA
Eguna: urriak 8, osteguna.
Ordua: 18:30.
Tokia: Zubietako frontoia.
Zehaztasunak: Etorkizuneko Zubieta marrazteko aukera izango dute bizilagunek, ostegun honetan, urriaren 8an abiatuko den "Guk Zubietan zer" parte-hartze prozesuarekin. Prozesu horretan eginiko lanketaren emaitza, Usurbilgo Udalak 2021. urtean hasieraz onartu asmo izan eta datozen 10-15 urteko udalerria zehaztuko duen Usurbilgo Hiri Antolamendurako Planean (HAPO) txertatuko dute. Prozesuaren aurkezpen ekitaldia urriaren 8rako deitu dute, 18:30etan Zubietako frontoian. Bertaratu nahi duenak aurrez eman beharko du izena.
Izen-ematea: aurrez hirigintza@usurbil.eus helbidean.
Sustatzaileak: Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala, Donostiako Udala, Euskal Herriko Unibertsitatea.


PELAIOENEAKO
 PARTE HARTZE PROZESUAK
XEHETASUN OROKORRAK
Sustatzailea: Usurbilgo Udala.
Dinamizatzailea: Elhuyar.
Helburu nagusia: Pelaioenean biziko diren Emakumeen Etxearen eta kalezartarren udal ekipamenduaren zehaztasun nagusiak definitzea.
Prozesuotako lanketarako guneak:
-Irailaren 19ko aurkezpenaren antzeko gune zabala, zabaldunderako eta gizarteratzeko. Ekarpenak egin ditzakeen herritar orori irekia.
-Talde eragilea: udal ordezkari politiko eta teknikariek, nahiz Elhuyar Aholkularitzako teknikariek osaturikoa. Parte hartze prozesuon antolaketa lanak bideratuko dituzte.
-Hausnarketarako bi guneak: Emakumeen Etxea eta Kalezarko auzo ekipamendu proiektuak zehazten lagunduko dutenak.
-Bi prozesuen iraupena: irailean hasi eta apirilean amaitu. Apirilerako bi memoria txostenak prest izatea aurreikusten dute.
-Oharra: elkar elikatuko dira bi prozesuak.


EMAKUMEEN ETXEA
Aurreikusitako bilera kopurua: 5.
Hasiera eguna: urriak 8, 18:00 (Sutegiko erakusketa gelan).
Bileren maiztasuna: hilero lehen astean.
Prozesuaren helburua: Emakumeen Etxearen zehaztapenekin lotutako alderdiak identifikatu eta lantzea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 8): prozesurako balio eta printzipioak landu. Etxearen helburuak. "Zertarako nahi dugu Usurbilen Emakumeen Etxe bat?".
2. bilera (azaroan): etxearen printzipioak eta filosofia. Etxearen erabiltzaileak.
3. bilera (abenduan): etxearen jarduerak eta zerbitzuak. Antolaketa espaziala.
4. bilera (urtarrilean): etxearen kudeaketa-eredua. Etxearen funtzionamendua.
5. bilera (otsailean): aurrera begirako bide-orria.

AUZOTARREN EKIPAMENDUA
Aurreikusitako bilera kopurua: 3.
Hasiera eguna: urriak 15, 18:00, Haur Eskola.
Bileren maiztasuna: hilero bigarren astean.
Prozesuaren helburua: kalezartarren beharrei erantzungo dien auzo-ekipamendua zehaztea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 15): auzotarren beharrak identifikatu.
2. bilera (azaroan): auzotarren beharrak asetzeko beharrezko espazioak definitu.
3. bilera (abenduan): espazioaren kudeaketa definitu.

Prozesuotan parte hartzeko:
-Aurrez izena eman eta hautatu ze parte hartze prozesuetan esku hartu nahi duzun: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus
-Lehen bilerarako hitzorduak zehaztu dira, hurrengo bileretakoak izena emandakoek zehaztutako lehentasunezko egun eta orduen arabera erabakiko dira.