EROskopoa

Urriko EROskopoa, Puntapaxeko sorginaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2020ko urriaren 7a

NOAUA!ko igarle famatuak urriko iragarpenak igorri dizkigu. Adi aholkuei!

ARIES

Ikasturtea hasierak porru eginda utzi zaitu eta ahalik eta gehien deskantsatzea komeni zaizu. Hileko aholkua: Urriaren 25ean ordu aldaketa dator eta ordu bete gehiago izango duzu lo egiteko. Aprobetxatu!

 

TAURUS

Modu murriztuan bada ere, San Praixkuak ospatzeko aukera izan duzu. Hileko aholkua: Bejondeizula! Batek daki eta noiz ospatuko ditugun berriro festak...

 

GEMINI

Kontuz diruarekin, azken aldian esku artetik oso erraz ihes egiten dizu eta. Hileko gomendioa: Ez erosi maskarilla fashion gehiago!

 

CANCER

Beti zabiltza besteek zer egin beharko luketen esaten. Pentsatu al duzu noizbait energia horrekin guztiarekin zer egin? Hileko aholkua: Pelaionearen parte-hartze prozesua hortxe duzu...

 

LEO

Kezkatuta zaude osasun egoeragatik, baina ez duzu obsesionatu behar. Hileko aholkua: Ez, gel hidroalkoholikoa ez da edateko; eskuak igurztearekin nahikoa da.

 

VIRGO

Zure bihotza eta hormonak pil pilean egongo dira udazken hasiera honetan, beraz, saiatu gauzak lasai hartzen. Hileko aholkua: Gutxienez maskarilla kendu ezazu muxu emateko!

 

LIBRA

Desiratzen zaude zure urtebetetzea ospatzeko, baina neurrian hartu beharko duzu aurten. Hileko aholkua: Izan originala eta prestatu festa bat watsap bidez!

 

SCORPIUS

Maskarilla ez duzu gustuko, baina abantailak ere badituela konturatuko zara. Hileko aholkua: Begiek asko esaten dute!

 

SAGITARIUS

Emozio berrien bila arituko zara hilabete honetan, baina arrisku gehiegi hartzea ere ez da ona. Hileko aholkua: Adibidez, ez hasi kalean jendea musukatu eta besarkatzen!

 

CAPRICORNIUS

Kultur ekitaldiek arnasgunea emango dizute hilabete honetan: antzerkia, hitzaldiak, ikastaroak,... Hileko aholkua: Gogoratu Euskaraldian izena eman behar duzula!

 

AQUARIUS

Datozen asteetan burua ilargian izango duzu, eta ahaleginak egin beharko dituzu egunerokotasunean arreta jartzeko. Hileko aholkua: Zenbat aldiz ahaztu zaizu maskarilla etxean?

 

PISCIS

Jendezalea zara oso, baina batzuetan bakarka egotea ere komenigarria izaten da norbera hobeto ezagutzeko. Hileko aholkua: Atera zaitez terrazatik noizean behin!