Koronabirusa

Kasu berririk gabe bigarren egunez jarraian

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 7a, 14:13

Osasun Sailak ez du antzeman covid19 kasu berririk azken 24 orduotan Usurbilen. Bigarren egunez jarraian 0 kasu berri antzeman dituzte udalerri honetan.

Bigarren egunez jarraian Osasun Sailak ez du kasu berririk antzeman Usurbilen. 0 kasurekin, koronabirus positibo berririk gabe hasi genuen astea eta hala jarraitzen dugu, Osasun Sailak plazaraturiko azken datuen arabera. Irailaren 21az geroztik ez da covid19 kasu berririk gabeko egunik izan aste hasiera honetara arte. Ordutik 35 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak. 

11 positibo berrirekin amaitu zuen Usurbilek irailaren 28tik urriaren 4ko astea. Astebete lehenagoko covid19 kasu kopuruarekin zer ikusirik ez ordea; irailaren 21etik 27ra 24 izan ziren koronabirus kasuak. 87 martxoaz geroztik.

Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera duzue segidan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.

100.000 biztanleko tasaren beherakada
Azken egunotako covid19 kasuen beherakadak, 100.000 biztanleko 7 egunetako Usurbilgo tasa nabarmen jaistea eragin du. Irailaren 29an 569,80koa zen, azken 24 orduotan 126,62koa. 

Azken asteotan ez bezala, Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuko tasa baino baxuagoa izatera itzuli da udalerri hau. Azken 7 egunetan (irailak 30-urriak 6), 51 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak aipatu eremuan (8 Usurbilen); 100.000 biztanleko 7 egunetako 192,37ko kutsatze tasa du.

Eskualdean azken 24 orduotan 2 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak Andoainen, 1 Astigarragan, 2 Hernanin, 10 Lasarte-Orian, 1 Urnietan eta 0 Usurbilen. Udalerri hau kasu berririk izan ez duen bakarra da eremu horretan. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 30-urriak 6) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan jada ez du Usurbilek 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena:
-Andoain: 12 kasu, 80,29ko tasa.
-Astigarraga: 13 kasu, 210,36ko tasa.
-Hernani: 13 kasu, 64,96ko tasa.
-Lasarte-Oria: 40 kasu, 212,48ko tasa.
-Urnieta: 21 kasu, 339,26ko tasa.
-Usurbil: 8 kasu, 126,62ko tasa.

Itxitako ikasgelen kopurua beherantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 7 egunetako kutsatze tasa 136,92koa da gaur. Kasuren bat dutenen artean, Abaltzisketan (914,63) dute gaur ere tasa altuena. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Anoetak (49,12). Tasa 0an duten 23 udalerri ditu Gipuzkoak gaur.

EAE mailako datuei dagokienean, 10.022 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 428 izan dira positiboak; 180 Gipuzkoan, 184 Bizkaian eta 58 Araban. 6 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 51 daude ZIU-n. Oinarrizko birsorkuntza tasa 0.97an da, aholkatzen duten moduan, puntu bakarraren azpitik.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE-ko ikasgelen %0,58a dago itxita. Beherantz doa ehuneko hau. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 65 ikastetxeetako 102 ikasgela itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19