Organo kontzertua larunbatean

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 9a, 08:00

Esteban Elizondo Iriarteren organo kontzertuaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, urriaren 10ean.

Esteban Elizondo Iriarteren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, urriaren 10ean, 19:00etan Salbatore Elizan. Organoaren Lagunak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Usurbilgo Udalak eta Salbatore Parrokiak elkarlanean antolaturiko kontzerturako sarrera doakoa izango da baina txartel kopurua mugatua. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira.

ORGANO KONTZERTUA
Eguna: urriak 10, larunbata.
Ordua: 19:00.
Tokia: Salbatore Eliza.
Zehaztasunak: Esteban Elizondo Iriarteren emanaldia.
Sarrera: doan, kopuru mugatua. Sarrerak, egunean bertan eskuragarri.
Antolatzaileak: Organoaren Lagunak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Usurbilgo Udala eta Salbatore Parrokia.