Datozen hilabeteoi begira antolatzaileek aurreratua zuten; "udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat, laster izango duzue berri gehiago".
Hala da; urrirako Harria Hitz ekimenaren bi bisita gidatu antolatu ditu Usurbilgo Udalak; lehenengoa, larunbat honetarako, urriaren 10erako. Egun horretan, "kalean, guztiona den espazio irekian, artea sortzeko ekitaldia eskaintzen dizuegu! HARRIA HITZ bisitarekin batera artea bizi bizi marrazketaren bidetik!", Usurbilgo Zirriborro tailerrekoen eskutik hain zuzen.
Urriaren 24rako antolatu duten ibilaldi gidatuan aldiz, bi osagai berri txertatu dituzte. "Oraingoan gidari bereziak izango ditugu, Xabier Gantzarain eta Ismael Manterola". Eta horrekin, goizean egingo den bisitarekin batera, bazkalosterako Txokoaldeko Txalaparta Txokora txangoa. "Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da eta euskal sorkuntzarekin lotura zuzenekoa. Horrela, “Harria Hitz” ibilbide gidatuan aurrekoaren erakusle diren izaera anitzeko mugarri ugari ezagutuko dugu", aurreratu dute antolatzaileek.
HARRIA HITZ, OSAGAI BERRIEKIN
Urriak 10, larunbata: Harria Hitz+Zirriborro
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
11:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
12:00 Amaiera.
Urriak 24, larunbata
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
11:05 Harria Hitz bisita gidauta herrigunean, Xabier Gantzarainek eta Ismael Manterolak gidatuta.
12:00 Amaiera.
16:00 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita.
Zehaztasunak: "HARRIA HITZ ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…".
Prezioa: 5 euro.
Izen ematea: 688 818 017 /info@kultour.pro/ harriahitz.eus
Oharra: 15 lagunentzako lekua gehienez.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.