Udal diru-laguntzak

Zenbait udal diru-laguntzen behin betiko ebazpenak

Aurreko ikasturtean euskara ikasten aritu zirenentzat, aisialdiko begirale nahiz zuzendari tituluak eskuratzeko ikastaroak egin edota 2020. urtean zehar kultur egitamoak garatu nahi zituztenentzat, haientzat guztientzat diru-laguntza deialdiak plazaratu ditu Udalak aurreko hilabeteetan. Laguntza lerrootara norbanakoek nahiz eragileek aurkezturiko eskaerei lotutako ebazpenak kaleratu ditu gaur Udalak.

Udal diru-laguntza lerrootara interesdunek eskabideak aurkezteko aukera izan zuten aurreko hilabeteetan; kultur egitasmoak garatu nahi zituztenek urtarrilaren 7tik otsailaren 4ra. Euskara ikasten aritu zirenek edota aisialdiko begirale nahiz zuzendari ikastaroak egin zituztenek ekainaren 29tik uztailaren 10era.

Epe horietan jasotako eskaerei lotutako behin behineko ebazpena argitaratu zuen Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak abuztuaren 3an eta alegazioak aurkezteko 10 eguneko tartea zabaldu zuten gero.

Irailaren 29ko Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu zituen udal diru-laguntzok. Behin betiko ebazpenak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak ostiral honetako (urriak 9) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:

Euskara ikasteko dirulaguntzak:
Eskaera kopurua: 46.
Onarturiko laguntza kopurua guztira: 22.145,86 euro.

Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza:
Eskaera kopurua: 9 (8 begirale ikastaroa egin zutenen artean, eskaera 1 zuzendari ikastaroa egin zutenen artean).
Onarturiko laguntza kopurua guztira: 2.242,50 euro.

Kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntzak:
Eskaera kopurua: 21 eragile eskatzaile, 62 ekintza diruz lagunduak.
Onarturiko laguntza kopurua guztira: 64.209,38 (orain Udalak %75a ordainduko du, 48.157,78).

Informazio gehiago: urriaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.