Koronabirusa

Kasu berririk ez

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 9a, 13:54

Aurreko asteetako joera hautsi da egunotan. Astelehenaz geroztik covid19 kasu bakarra antzeman du Osasun Sailak Usurbilen. Urriaren 5ean eta 6an gertatu bezala, azken 24 orduotan diagnostikatu berririk ez.

Azken asteotako joera apaldu dela dirudi. Aste honi dagokionez, covid19 kasu bakarra antzeman du Osasun Sailak Usurbilen, asteazkenean hain zuzen. Azken 24 orduotan berriz ez du koronabirus kasu berririk detektatu udalerri honetan. Etenik gabe kasu berriak antzeman diren bi asteen ostean, urriaren 5ean, 6an eta 8an koronabirusaz diagnostikaturiko herritar bakar bat ere ez. Irailaren 21az geroztik ez da covid19 kasu berririk gabeko egunik izan aste hasiera honetara arte. Ordutik gaur arte 36 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak. 

Gogora dezagun; 11 positibo berrirekin amaitu zuen Usurbilek irailaren 28tik urriaren 4ko astea. Astebete lehenagoko covid19 kasu kopuruarekin zer ikusirik ez ordea; irailaren 21etik 27ra 24 izan ziren koronabirus kasuak. 88 martxoaz geroztik.

Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera duzue segidan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.

Datuak plazaratzeko modu berria
Osasun Sailak covid19-ari lotuta egunero kaleratzen dituen datuetan berrikuntza bat atzotik. Orain arte EAE-ko udalerrietan 7 egunetan izan den 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutako zenbakiak argitaratu ditu. Atzotik 14 eguneko tasari lotutako zenbakiak. Duela astebete zegoen 14 eguneko tasari lotuta egon den bilakaera ere zehazten hasi da Osasun Saila. Berrikuntza honek zeharo aldatu ditu Osasun Sailak kaleraturiko datuak. Bai Usurbilen, eta baita gainerako udalerrietan ere. Buruntzaldeko datuen alderaketa segidan:

Urriaren 6ko datuak (7 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutakoak):
-Andoain: 80,29ko tasa. 
-Astigarraga: 210,36ko tasa.
-Hernani:  64,96ko tasa.
-Lasarte-Oria: 212,48ko tasa.
-Urnieta: 339,26ko tasa.
-Usurbil: 126,62ko tasa.

Urriaren 8ko datuak (14 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutakoak):
-Andoain: 113,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,49).
-Astigarraga: 291,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,38).
-Hernani: 159,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68).
-Lasarte-Oria: 292,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,72).
-Urnieta: 468,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,38).
-Usurbil: 332,38 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58).

Osasun Sailak ohartarazi duenez, gaurko 14 eguneko tasa eta duela astebetekoa alderatzerakoan, tasa 1etik beherakoa bada, "inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du". Honenbestez, Usurbilen eta Buruntzaldeko zenbait udalerrietan behera egin du. 

Aldaketa bera txertatu du Osasun Sailak, osasun eremuei lotutako zenbakietan ere. Lasarte-Usurbil zonaldeari dagokionean, azken 7 egunak aintzakotzat hartuta 100.000 biztanleko 7 egunetako 192,37ko kutsatze tasa zuen urriaren 6an. Hilaren 8an, azken 14 egunak aintzakotzat hartuta, 297,98. Duela astebeteko 14 eguneko tasarekin alderatuta, 1,08koa da aldea. Zertxobait igo egin da beraz. 

Itxitako ikasgelen kopurua beherantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 7 egunetako kutsatze tasa 136,92koa zen urriaren 6an. Hilaren 8an, azken 14 egunak aintzakotzat hartuta, 266,59koa. Duela astebeteko 14 eguneko tasarekin alderatuta, 0,98koa. Jaitsi egin da honenbestez.

EAE mailako datuei dagokienean, 9.502 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 458 izan dira positiboak; 191 Gipuzkoan, 199 Bizkaian eta 61 Araban. 7 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 37 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 52 daude ZIU-n. Oinarrizko birsorkuntza tasa 1.04koa da gaur. Puntu bakarraren azpitik egotea aholkatzen duten adierazlea puntu bakar horren gainetik dago aspaldiko partez.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE-ko ikasgelen %0,56a dago itxita. Zertxobait igo da ehuneko hau. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 67 ikastetxeetako 99 ikasgela itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19