Gaia interes bizikoa izan da usurbildarrentzat, Potxoeneak egungo egoeran har ditzaken 23 pertsonak bildu baitira ostiralean. Egun, edonon aurki ditzakegun uhin indartsuen eraginak aztertu eta proba ere egin dute elektrokutsadura neurtzen duen aparatu baten bidez. Planetako bizitzarengan eragin larriak sor ditzakete uhinek, 3G eta 4G indartsuak ziren, baina 5Ga haratago doa. Zenbait minbizi kasuren atzean ere egon daiteke. Animalia eta landareentzat ere berdin; ondorio kaltegarriak ditu izadiarentzat.
Gaixotasun askoren muinean egon daitezke uhin bidezko teknologiak, eta Potxoenean guzti horren funtsa eta zergatia aztertu dituzte bi adituekin. Moratoria eskatzeko egiten ari diren sinadura bilketan parte hartu nahi izanez gero, elektrokutsadurausurbil@gmail.com zuzendu.