Esteban Elizondo euskal organojole aski ezagunak kontzertua eskaini du Salbatore elizan. Euskal Herrian egin zituen organo ikasketak eta hainbat orkestra famaturekin ere aritu da lanean. Atzerrian ere hainbat herrialdetan eskaini ditu kontzertuak; Estatu Batuetan, Kanadan, Japonian, Brasilen, Errusian, Aljerian eta Kolonbian.
Usurbilgo organo kontzertuan Bach, Jesus Guridi edota Tomas Garbizu musikari ezagunen piezak jo ditu, eta entzule batzuek aukera izan dute organoa ikustera igotzeko.