Koronabirusa

Bihar arte datu berririk ez

Astelehen honetako "jai egun ofiziala" tarteko, Osasun Sailak ez ditu koronabirusari lotutako udalerrietako datuak eguneratuko asteartera arte. Zenbaki orokorrak baino ez ditu plazaratu gaur, asteburu eta jai egunetan egin ohi duten moduan. Gipuzkoan zenbatzen ari dira covid19 kasu gehien. Usurbili dagokionez, iragan astelehenetik ostegunera kasu bakarra antzeman zuen Osasun Sailak.

Astelehena izanik, asteburuko Usurbilgo eta EAE-o gainerako udalerri guztietako datuen berri plazaratu ohi du astero Osasun Sailak. Gaurkoa ordea "jai egun ofiziala" izanik, asteartean plazaratuko ditu urriaren 9tik 12ra arteko egunez egeneko koronabirusari lotutako datuak.

Asteburuan zehar, herrialde mailako datua baino ez du ezagutarazi Osasun Sailak, eta badirudi azken aldiko covid19 kasu kopuru altuena erregistratu dela Gipuzkoan; 154 urriaren 11n (140 Bizkaian, 70 Araban) 263 urriaren 10ean (244 Bizkaian, 55 Araban), 243 urriaren 9an (260 Bizkaian, 80 Araban).

Bistan denez EAE mailan, azken egunotan Gipuzkoan zenbatzen ari dira covid19 kasu gehien. Azken 24 orduotan, 6.872 PCR proba egin dituzte hiru herrialdeetan. Guztira 364 kasu positibo antzeman ditu Osasun Sailak, gehienak Gipuzkoan; 154. 140 Bizkaian, 70 Araban. 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 47 daude ZIU-n. Gainerako datuen berri asteartean emango du Osasun Sailak.

Iragan astean apaltzen
Azken asteotako joera apaldu dela zirudien. Iragan asteko lehen lau egunetan (urriak 5-8 artean) covid19 kasu bakarra antzeman zuen Osasun Sailak Usurbilen, asteazkenean hain zuzen. Etenik gabe kasu berriak antzeman ziren bi asteen ostean, urriaren 5ean, 6an eta 8an koronabirusaz diagnostikaturiko herritar bakar bat ere ez. Irailaren 21az geroztik ez zen covid19 kasu berririk gabeko egunik izan iragan hasierara arte. Ordutik gaur arte 36 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak. 

Gogora dezagun; 11 positibo berrirekin amaitu zuen Usurbilek irailaren 28tik urriaren 4ko astea. Astebete lehenagoko covid19 kasu kopuruarekin zer ikusirik ez ordea; irailaren 21etik 27ra 24 izan ziren koronabirus kasuak. 88 martxoaz geroztik.

Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera duzue segidan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.

Datuak plazaratzeko modu berria
Osasun Sailak covid19-ari lotuta egunero kaleratzen dituen datuetan berrikuntza bat urriaren 7az geroztik. Orain arte EAE-ko udalerrietan 7 egunetan izan den 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutako zenbakiak argitaratu ditu. Iragan asteazkenaz geroztik, 14 eguneko tasari lotutako zenbakiak. Duela astebete zegoen 14 eguneko tasari lotuta egon den bilakaera ere zehazten hasi da Osasun Saila. Berrikuntza honek zeharo aldatu ditu Osasun Sailak kaleraturiko datuak. Bai Usurbilen, eta baita gainerako udalerrietan ere. Buruntzaldeko datuen alderaketa segidan:

Urriaren 6ko datuak (7 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutakoak):
-Andoain: 80,29ko tasa. 
-Astigarraga: 210,36ko tasa.
-Hernani:  64,96ko tasa.
-Lasarte-Oria: 212,48ko tasa.
-Urnieta: 339,26ko tasa.
-Usurbil: 126,62ko tasa.

Urriaren 8ko datuak (14 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutakoak):
-Andoain: 113,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,49).
-Astigarraga: 291,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,38).
-Hernani: 159,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68).
-Lasarte-Oria: 292,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,72).
-Urnieta: 468,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,38).
-Usurbil: 332,38 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58).

Osasun Sailak ohartarazi duenez, iragan osteguneko 14 eguneko tasa eta astebete lehenagokoa alderatzerakoan, tasa 1etik beherakoa bada, "inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du". Honenbestez, Usurbilen eta Buruntzaldeko zenbait udalerrietan behera egin du. 

Aldaketa bera txertatu du Osasun Sailak, osasun eremuei lotutako zenbakietan ere. Lasarte-Usurbil zonaldeari dagokionean, azken 7 egunak aintzakotzat hartuta 100.000 biztanleko 7 egunetako 192,37ko kutsatze tasa zuen urriaren 6an. Hilaren 8an, azken 14 egunak aintzakotzat hartuta, 297,98. Astebete lehenagoko 14 eguneko tasarekin alderatuta, 1,08koa da aldea. Zertxobait igo egin da beraz. 

Itxitako ikasgelen kopurua beherantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 7 egunetako kutsatze tasa 136,92koa zen urriaren 6an. Hilaren 8an, azken 14 egunak aintzakotzat hartuta, 266,59koa. Astebete lehenagoko 14 eguneko tasarekin alderatuta, 0,98koa. Jaitsi egin da honenbestez.

Xehetasun gehiago hemen: covid19