Koronabirusa

4 kasu berri asteburuan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 13a, 15:37

4 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak asteburuan zehar Usurbilen; 2 urriaren 10ean, beste bi astelehen honetan.

Asteburuko etenaldiaren eta asteleheneko jai egunaren ostean, astearte honetan (hilak 13) hasi da Osasun Saila plazaratzen berriz, udalerrietako covid19-ari buruzko informazioa. Usurbili dagokionean, 4 kasu berri antzeman ditu; 2 urriaren 10ean, beste 2 astelehen honetan. 92 martxoaz geroztik.

Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera duzue segidan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 0.
-Urriak 10: 2.
-Urriak 11: 0.
-Urriak 12: 2.

Datuak plazaratzeko modu berria
Osasun Sailak covid19-ari lotuta egunero kaleratzen dituen datuetan berrikuntza bat urriaren 7az geroztik. Orain arte EAE-ko udalerrietan 7 egunetan izan den 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutako zenbakiak argitaratu ditu. Iragan asteazkenaz geroztik, 14 eguneko tasari lotutako zenbakiak. Duela astebete zegoen 14 eguneko tasari lotuta egon den bilakaera ere zehazten hasi da Osasun Saila. 

Urriaren 12ko datuak (14 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutakoak):
-Andoain: 180,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,23).
-Astigarraga: 420,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,24).
-Hernani: 234,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,68).
-Lasarte-Oria: 329,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,32).
-Urnieta: 516,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,23).
-Usurbil: 237,42 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,43).

Osasun Sailak ohartarazi duenez, iragan osteguneko 14 eguneko tasa eta astebete lehenagokoa alderatzerakoan, tasa 1etik beherakoa bada, "inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du". Honenbestez, Usurbilen behera egin du. 

Aldaketa bera txertatu du Osasun Sailak, osasun eremuei lotutako zenbakietan ere. Lasarte-Usurbil zonaldeari dagokionean, azken 14 egunak aintzakotzat hartuta, 301,75. Astebete lehenagoko 14 eguneko tasarekin alderatuta, 0,94koa da aldea. 

EAE-ko datuei dagokienean, 6.673 proba egin zituzten atzo, 529 positiboak izan ziren. Haietatik 224 Gipuzkoan, 255 Bizkaian, 44 Araban. 6 eremu honetatik kanpo. 16 pertsona ospitaleratu zituzten, 52 daude ZIU-n. ikastetxeen %0,63a dago itxita; 78 ikastetxeetako 110 ikasgela. Adituek puntu bakarraren azpitik egotea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.21ean dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19