Euskal pilota egokituko sari nagusiaren finalak jokatu ziren aurreko igandean Errenterian. Beñat Lizasok urritasun fisikoa duten pilotarien arteko finalean hartu zuen parte. Hilario Olanorekin batera jokatu zuen binakakoa. Gutxigatik bada ere, Aingeru Senperena eta Mikel Merino bikotea nagusitu zen. 25-22 irabazi zieten Hilario Olano eta Beñat Lizasori.