Jatorri aniztasunetik elkarbizitzan sakontzera

Usurbilgo jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 15a, 10:41
Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza jorratzeko hitzordua urriaren 15ean. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

Sorterri ezberdinetako herritarrek osatzen dute Usurbil, guztiekin lanketa bat bideratu nahi du Usurbilgo Udalak. “Gure herrian jatorri eta kultura aniztasun ezberdina dugunon arteko gertutasuna eta elkarbizitza hobea lortze aldera, ekintza desberdinak diseinatu eta adostu nahi dira”, Usurbilgo Udalak berri eman duenez. Ostegun honetarako iragarri dute hitzordua 18:00etan Sutegin.

Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza hizpide izango dituen gaion lanketari begirako hitzordua deitu dute urriaren 15ean 18:00etan Sutegiko auditorioan. Euskaraz zein gaztelaniaz bideratuko den saiorako, leku mugatua izango denez, bertara joateko asmoa dutenei aurrez jakinaraztea eskatzen die antolakuntzak, bideotatik: parekidetasuna1@usurbil.eus/ 943 377 110.

Diagnosia
Prozesu honen helburua, elkarbizitza sustatzea litzateke, beti ere jatorri aniztasuna aintzakotzat hartuta. “Elkarbizitza horren egoerari buruzko diskurtsoak eta iritziak jaso nahi ditu, gerora, elkarbizitza sustatzeko aukera eman dezaketen egoera eta eremuetan esku-hartzeak martxan jartzeko. Izan ere, legealdi osoan garatuko den lan-ildoa izango da”. Urriaren 15eko saioa honenbestez, prozesu honen abiapuntua litzateke, egitasmoa aurkezteko baliatuko dute hitzordua.

“Aniztasunari zein elkarbizitzari buruzko iritzi, pertzepzio eta jarrerak kokatzea da asmoa, usurbildarren jatorriak eta identitateak aintzat hartuta. Horrekin batera, identitate desberdinen eta euren kultura nahiz bizimoduaren aitortza eta errespetuarekiko iritziak, euskara eta euskal kulturari buruzkoak zein pertsona guztien eskubide sozial, ekonomiko, linguistiko eta kulturalen gaineko iritziak ere kokatuko dira”. Herrian izan duten harrera, beste komunitate edo identitate bat dutenekiko hartu-emanak, migrazio proiektuak, euskal kultura zein jatorrizko kulturak ez direnak, eskubideak… eta alderdi gehiago aztertuko ditu Aztikerrek, 11 ezaugarri zehatz betetzen dituzten herritarrei egingo zaizkien elkarrizketa sakonen bidez jorratuko duen diagnosian.

Helburu argia du lanketa honek; jatorri ezberdinetako herritarren arteko hartueman eta interazkioa indartu eta elkarbizitzak hobetzeko gakoak bildu eta denon artean adostu eta lantzea. Diagnosiko emaitzekin, legealdi honetarako diseinaturiko planean jaso bezala, “aniztasun-plan bat egitea da asmoa, elkarbizitzan sakondu ahal izateko”, Udalak gogorarazi duenez.

Jatorri aniztasuna zenbakitan, Usurbil 2020
Aztikerrek Usurbilgo jatorri aniztasuna zenbakietan bildua du aurten ere. Sorterri anitzetako herritarren Usurbil dugu:

Herritarrak guztira: 6.200.
Euskal Herrikoak guztira: 5.123 (%82,6).
Gipuzkoakoak guztira: 4.954 (%79,9). Udalerrian jaioak: 2.636 (%42,5), Gipuzkoako gainerako udalerrietan 2.318 (%37,3).
Araban: 13 (%,0,2).
Bizkaian: 70 (%1,1).
Nafarroan: 84 (%1,3).
Ipar Euskal Herrian: 2 (%0,0).

Europakoak: 755 (%12,1).
-Espainiako Estatukoak 652 (%10,5a). 118 Cacereskoak, 78 Salamancakoak edota 67 Badajozekoak, 41 Palenciakoak, 37 Burgoskoak, 26 Madrilekoak, 12 Pontevedra eta Valladolidekoak, 10 A Coruñakoak, 7 Errioxakoak...
-Europako gainerako herrialdeetakoak: Errumanikoak 42, 21 Portugalekoak, 10 Frantziakoak, 10 Ukrainakoak, 2 Alemaniakoak, 5 Bulgariakoak, 4 Erresuma Batukoak, 1 Errusiakoa…

Amerikakoak: 237 (%3,8)
-Ipar Amerikakoak: 2.
-Ertamerikakoak: 83 (Hondurasko 25, Mexikoko 4, Nikaraguako 54).
-Antiletakoak: Kubako 13 eta Dominikar Errepublikako 5 herritar.
-Hego Amerikakoak: Argentinako 21, Boliviako 2, Brasilgo 11, Ekuadorko 31, Kolonbiako 28, Paraguayko 8, Peruko 11, Txileko 8, Uruguyako 2, Venezuelako 12 herritar.

Afrikakoak: 63 (%1)
-Ipar Afrikakoak: Argeliako 4, Marokoko 26 herritar.
-Saharaz hegoaldea: Nigeriako 11, Senegalgo 2 herritar…

Asiakoak: 22 (%0,3)
-Txinako 5, Mongoliako 1, Pakistango 8 herritar…

Ozeaniakoak: 0.

Informazio gehiago: udal