"Zaldi urdina" antzezlana gaur Sutegin

Jexux Artze Kultur Elkarteak antolaturiko antzezlana urriaren 17an, larunbatarekin 20:00etan Sutegiko auditorioan. Ximun Fuchsek zuzendu eta Unai Iturriagak Igor Elortzarekin idatzitako lan honetaz gozatzeko sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue 8 eurotan Lizardin edo egunean bertan 10 eurotan Sutegin.

17 urteko Aingeru mutil gaztearen desagerpena da antzezlanaren abiapuntua, “jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari”. Gertaera argitzeko ikerketa prozesuaren hariari segiko dio, Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide aktoreak Sutegiko oholtza gainean bilduko dituen antzezlanak. Polizia Aingeruren bila dabil, bere arreba Ametsek, amona Karmen eta udaltzain Simon traketsarekin batera gertaera ikertzeari ekingo dio. “Gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna” azaleratuko du emanaldiak.

"ZALDI URDINA" ANTZEZLANA
Eguna: urriak 17, larunbata.
Ordua:
20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna".
Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide.
Sarrerak: Lizardin 8 euro aldez aurretik, 10 euro egunean bertan Sutegin.
Informazio gehiago: zaldiurdina.eus
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.