Koronabirusa

3 kasu aste honetan

Hainbat udalerrietan covid19 kasuen gorakada bizitzen ari diren egunotan, aste hasieratik hiru herritarrengan detektatu du Osasun Sailak koronabirusa Usurbilen. 

Kasu bana, astelehenean, asteartean eta asteazkenean, urriaren 12an, 13an eta 14an hurrenez hurren. Hemen duzue azken hilabetean covid19-ak Usurbilen izan duen hedapena marraztu dezaketen datuak. Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 1.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.

Datuak plazaratzeko modu berria
Osasun Sailak covid19-ari lotuta egunero kaleratzen dituen datuetan beste berrikuntza bat. Batetik, gogoan izan, orain arte EAE-ko udalerrietan 7 egunetan izan den 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutako zenbakiak argitaratu ditu. Urriaren 7az geroztik, 14 eguneko tasari lotutako zenbakiak. Duela astebete zegoen 14 eguneko tasari lotuta egon den bilakaera ere zehazten hasi da Osasun Saila. 

Egunotan gainera, "semaforoaren" metodoa baliatzen hasi dira. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, 14 eguneko tasaren arabera, berdez (<60), horiz (60-299), laranjaz (300-499) edo gorriz (>=500) seinalatuak ageri dira EAE-ko udalerriak. Egunotan, 205,76ko 14 eguneko tasa du Usurbilek, duela 7 egun zuenarekin alderatuta, 0,89koa da aldea. "Tasaren arrazoiaren balioa 1en azpitik dagoenean inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du", Usurbilen kasuan bezala. "Semaforoaren" sistema aplikatuta, Usurbil horiz margotua ageri zaigu, tasa 60-299 artean duten udalerriekin batera.

Urriaren 14ko datuak aintzakotzat hartuta hauxe Buruntzaldeari buruz Osasun Sailak kaleraturiko datuak (14 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutakoak) eta udalerri bakoitzak zer kolore duen. Datu onena Usurbilek du egun:
-Andoain: 347,94 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,88). LARANJA
-Astigarraga: 631,07 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,67). GORRIA
-Hernani: 354,77 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,77). LARANJA
-Lasarte-Oria: 409,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,33). LARANJA
-Urnieta: 597,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,07). LARANJA
-Usurbil: 205,76 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,56). HORIA

Aldaketa bera txertatu du Osasun Sailak, osasun eremuei lotutako zenbakietan ere. Lasarte-Usurbil zonaldeari dagokionean, azken 14 egunak aintzakotzat hartuta, 354,56ko tasa du. Astebete lehenagoko 14 eguneko tasarekin alderatuta, 1,08ko aldea. Igoera bat izan da honenbestez. Laranja egoeran da eremu hau. Gipuzkoa ere bai, 386,50eko tasarekin.  

EAE-ko datuei dagokienean, 11.263 proba egin zituzten atzo, 828 positiboak izan ziren. Gehienak 370 Gipuzkoan, 329 Bizkaian eta 116 Araban. 8 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 40 pertsona ospitaleratu zituzten, 50 daude ZIU-n. Ikastetxeen %0,66a dago itxita; 84 ikastetxeetako 116 ikasgela. Adituek puntu bakarraren azpitik egotea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.24an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19