"Udazkena Liburutegian" zikloa antolatu dute Sutegi udal liburutegikoek, urriaren 24ko Liburutegien Egunaren bueltan. Herritarrak protagonista izango dituen hiru ekintza; batetik Ixabel Agirresaroberen bi ipuin kontaketa saio 4-5 urtekoentzat eta 6 urtetik gorakoentzat. Bestetik, Joseba Larratxek marrazturiko "Joana Maiz" komikia mintzagai nagusi izango duen Euskarazko Literatura Solasaldia, Larratxe bertan dela.
Hitzordu guztiok Sutegiko auditorioan ospatuko dira; parte hartzeko aurrez eman beharko da izena. Izen ematea zabalik du antolakuntzak.
"UDAZKENA LIBURUTEGIAN"
Urriak 22, osteguna
19:00 Euskarazko Literatura Solasaldia: Joseba Larratxek marrazturiko "Joana Maiz" komikia mintzagai.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Joseba Larratxek marraztutako komikia izango dugu mintzagai, ilustratzailea bera gure artean izango delarik. Liburuak eskuragarri daude Liburutegian".
Oharrak:
-Saioa Sutegiko aretoan izango da, segurtasun neurri guztiekin.
-Izen-ematea liburutegian; 943 360 692.
-Liburuak eskuragarri liburutegian.
Urriak 27, asteartea
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
Tokia: Sutegi aretoa.
Nori zuzendua: 4/5 urtekoei.
Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira; haurrak heldu batek lagunduta etor daitezke.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 25.
Urriak 29, osteguna
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
Tokia: Sutegi aretoa.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorakoei.
Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 27.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.