Jakoba Errekondok Etxeko Landareak (Argia) liburua aurkeztu du aste honetan. Etxean ditugun loreak hobeto zaintzen ikasteko gida-liburua da. "Zein landare aukeratu txoko bakoitzerako, gaixotasunei nola aurre egin, landare bakoitza nola ureztatu, ongarri naturalak nola egin, haziz doan ahala nola birlandatu... maite dugun landare hori nola ugaldu ere ikasiko dugu", egileak berak adierazi duenez.