Joseba Larratxerekin ostegunean izandako solasaldiak abiarazi zuen "Udazkena Liburutegian" zikloa. Yurre Ugarterekin elkarlanean iaz landutako "Joana Maiz" komiki lanaren inguruan solasteko aukera izan zuten kultur etxeko auditorioan. Sutegi udal liburutegiak beste bi hitzordu antolatu ditu egunotarako; bietan Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa saio bana eskaintzekoa da. Astearterako iragarria zuen 4-5 urtekoei zuzendurikoa, ostegun honetarako, hilaren 29an, 6 urtetik gorakoentzat.
"UDAZKENA LIBURUTEGIAN"
Urriak 29, osteguna
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
Tokia: Sutegi aretoa.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorakoei.
Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 27.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Azaroak 11, asteazkena
19:00 Gaztelerazko literatura solasaldia Harkaitz Canorekin. Idazlearen "Enseres de ortopedia inútil" ipuin bilduma.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Idazlea bera gure artean izango da, eta bidelagun edo bitartekari lanak, Ana Merino usurbildarrak egingo ditu. Liburuak eskuragarri ditugu Liburutegian, beraz, saioan parte hartu nahi duenak, Liburutegitik pasa eta ale bat har dezake".