Koronabirusa

5 kasu azken 24 orduotan, 696,42ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 29a, 13:12

Beste 5 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. 696,42ko intzidentzia du gaur udalerri honek.

Dagoeneko iraila osoan izandako covid19 kasu kopurua gainditu da amaitzear dugun urria honetan Usurbilen. Iraila osoan 49 antzeman zituen Osasun Sailak. Hilabete honi dagokionez, urriaren 28ra arte 60 koronabirus kasu. 14 egunez metatutako 100.000 biztanleko intzidentziak ere goranzko bidean segitzen du; 633,11koa zen atzo. Gaur ia 700eraino igo da; 696,92raino zehazkiago esanda. Hementxe iraila hasieratik, covid19-aren "bigarren olatuak" udalerri honetan izan duen eragina zenbakitan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.

Buruntzaldea ere gorriz
Usurbil-Lasarte osasun eremuak ere eremu gorrian jarraitzen du; 577,10eko intzidentziarekin. Azken 7 egunetan, 88 kasu antzeman ditu Osasun Sailak bertan. 

Buruntzaldean, eskualde osoa gorriz ageri zaigu, alerta maila gorenean:
-Andoain: 729,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,31. Azken 7 egunetan 61 kasu). 
-Astigarraga: 1.165,05 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,33. Azken 7 egunetan 35 kasu). 
-Hernani: 1.104,28 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,78. Azken 7 egunetan 137 kasu). 
-Lasarte-Oria: 557,77 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,28. Azken 7 egunetan 57 kasu). 
-Urnieta: 2697,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,99. Azken 7 egunetan 97 kasu). 
-Usurbil: 696,42 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,10. Azken 7 egunetan 29 kasu). 

Zenbakiokin, Buruntzaldea osoa gorriz margotua ageri zaigu. Usurbilek du bigarren intzidentzia tasa baxuena eskualde mailan, Lasarte-Oriaren atzetik.

Gipuzkoak ere alerta maila gorrian segitzen du, 847,47ko tasarekin. Gaur 30 udalerri ditu eremu gorrian, 3 laranjan eta 1 (Orio) maila horian.

Milatik gora kasu berri EAE-n
Azken 24 orduotan 17.159 PCR proba egin ditu Osasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Haietatik 1.226 izan dira positiboak; 564 Gipuzkoan, 524 Bizkaian, 125 Araban eta 13 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo. 79 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik izatea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.18an dago gaur.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, ikasgelen %0,73a dago itxita. 98 ikastetxeetako 129 ikasgela.

Informazio gehiago hemen: covid19