Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa saio bana eskaini ditu astearte eta ostegunean. Lehena lau eta bost urteko haurrentzat eta bigarren sei urtetik gorakoentzat. Normalean liburutegian bertan egin ohi dituzte ipuin kontaketak, baina edukiera kontuak direla eta, Sutegiko Aretoan egin dituzte oraingoak. Dozenaka haur hurbildu dira ipuin kontaketara eta adi-adi entzun dituzte Ixabelen kontaketak.