Antzerki ikastaroak eskaintzeko proposamena

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 17:02

Andrea Arruti Etxabe antzerki ikastaroak eskaintzeko gogoz dago. Adin guztiei irekia dago proposamena. Astean bi eguneko saioak egingo lituzke, bakoitza ordu eta erdikoa. “Teknika ezberdinak landuko dira (inprobisaketak, ahotsa, gorputzaren mugimendua…). Taldeetan banatuta egongo gara eta segurtasun neurri guztiak beteko dira”, azaldu digu ohar bidez Andrea Arrutik.

Informazio gehiago telefono zenbaki honetan jaso daiteke: 650 614 380.