Koronabirusa

139 covid19 kasu martxoaz geroztik, 7 hilabeteotan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 31a, 14:06

Osasun Sailak kaleraturiko datuen arabera, martxoaz geroztik 139 dira covid19-a izan duten usurbildarrak. Koronabirusak urriaren 25era arte hildako 1 eragin du udalerri honetan. 

Martxoaz geroztik urriaren 29ra arte, 7 hilabeteotan 139 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen. Aste honetan bertan, astelehenetik ostegunera 15 covid19 kasu. 

Astebururo moduan, larunbatean eta igandean Osasun Sailak ez du udalerrietako covid19 datuen berririk emango astelehenera arte. Herrialde mailako datua baino ez du plazaratu gaur (urriak 31); 596 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak Gipuzkoan, 688 Bizkaian, 203 Araban, atzo eginiko 16.847 PCR eta antigenoen probetan. Haietatik 1.502 izan dira positiboak. Beste 15 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 81 pertsona ospitaleratu dituzte azken 24 ordutan hiru herrialdeotan, 92 daude ZIU-n. 1.14ko oinarrizko birsorkuntza tasa du EAE-k.

Hementxe iraila hasieratik, covid19-aren "bigarren olatua" udalerri honetan izaten ari den eragina zenbakitan. 139 izan dira orain arte Osasun Sailak Usurbilen detektaturiko covid19 kasu kopurua. Haietatik 49 irailean, 62 amaitzear dugun hilabete honetan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.

Azken bi kasuak, urriaren 29an antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko 712,25eko intzidentzia metatua du udalerri honek. Udalerri honek eremu gorrian segitzen du Buruntzaldea osoak bezala. Urriaren 29ko aipatu intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 749,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,24. Azken 7 egunetan 62 kasu). 
-Astigarraga: 1.035,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,05. Azken 7 egunetan 30 kasu). 
-Hernani: 1.094,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,47. Azken 7 egunetan 127 kasu). 
-Lasarte-Oria: 642,76 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,34. Azken 7 egunetan 68 kasu). 
-Urnieta: 2794,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,73. Azken 7 egunetan 93 kasu). 
-Usurbil: 712,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,67. Azken 7 egunetan 25 kasu). 

Lasarte-Oriaren atzetik Usurbilek du intzidentzia maila baxuena Buruntzaldean. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du; 875,35ekoa. 30 udalerri ditu eremu gorrian, 3 eremu laranjan eta 1 (Orio) horian.

Eguneroko datu hauez gain, Osasun Sailak astero martxoaz geroztik metatutako covid19 kasuen berri ematen du. Segidan urriaren 25era arte eguneratutako Usurbilgo eta Buruntzaldeko gainerako udalerrietako zenbakien berri:

Udalerria Biztanleak Hildakoak Hilgarritasuna Positiboak 100.000 biztanleko tasa
Andoain 14.945 3 0,9 319 2134,5
Astigarraga 6.180 0 0,0 155 2.508,1
Hernani 20.013 13 2,3 572 2.858,1
Lasarte-Oria 18.825 8 1,7 479 2.544,5
Urnieta 6.190 0 0,0 261 4.216,5
Usurbil 6.318 1 0,8 124 1.962,6
Buruntzaldea 72.417 25   1.910