Koronabirusa

10 kasu asteburuan, 759,73ko intzidentzia du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 2a, 12:43

Osasun Sailak kaleratu berri dituen asteburuko azken datuen arabera, 10 covid19 kasu berri detektatu dituzte Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko 759,73ko intzidentzia metatua du gaur udalerri honek.

3 izan ziren ostiralean, 5 larunbatean eta 2 igandean. 10 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak urriaren 30etik azaroaren 1era Usurbilen. Astelehen honetan kaleratu dituen azken datuen arabera, 100.000 biztanleko 14 eguneko 759,73ko intzidentzia metatua du udalerri honek, eremu gorrian segitzen dugu. Duela astebeteko datuarekin alderatuta, 1,37 handiagoa. Iragan aste osoan, urriaren 26tik azaroaren 1era 25 kasu izan ziren. Amaitu berri dugun urria osoan, 72. Irailean 49 izan ziren. Martxoaz geroztik jada 149.

Lasarte-Usurbil osasun eremuari dagokionean, 716,66ko intzidentzia du gaur, azken 7 egunetan 109 kasu detektatu ostean.

Hementxe irailaz geroztik, Osasun Sailak Usurbilen detektatu dituen covid19 kasuak, egunez egun:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.

Buruntzaldea eremu gorrian
Usurbilek eremu gorrian segitzen du Buruntzaldea osoak bezala. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 782,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 72 kasu). 
-Astigarraga: 938,51 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,85. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Hernani: 1219,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 122 kasu). 
-Lasarte-Oria: 722,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,36. Azken 7 egunetan 80 kasu). 
-Urnieta: 2988,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,30. Azken 7 egunetan 78 kasu). 
-Usurbil: 759,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,37. Azken 7 egunetan 25 kasu). 

Lasarte-Oriaren atzetik Usurbilek du intzidentzia maila baxuena Buruntzaldean. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du; 946,74ko intzidentzia du gaur. 32 udalerri ditu eremu gorrian eta 2 eremu laranjan.

EAE
Azken 24 orduotan 12.452 test egin dira, 972 izan dira positiboak. Haietatik 368 Gipuzkoan, 520 Gipuzkoan, 64 Araban, 20 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 104 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE-n dauden 17.554 ikasgeletatik %0,96 dago itxita. 118 ikastetxeetako 168 ikasgela.

Xehetasun gehiago hemen: covid19