Salaketa

Ezezagunek furgoneta kaltetu zioten larunbat gauean Etxealdian

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 2a, 13:24

Aldameneko argazkiarekin batera, Onintza Gartzia Udabek salaketa-ohar hau bidali du NOAUA!ko erredakziora: “Asteburuan nire furgonetari pintada bat egin diote eta baita marrak ere zerbait zorrotzarekin”. Etxealdia inguruan gertatu zen aurreko larunbatean, “gau partean”, Onintzak azaldu digunez. “Ez dakit pintada gehiago egin dituzten eta salaketa gehiago jarri ote diren”. Izan ere, furgoneta honen jabea salaketa jartzekoa da Udaltzaingoan.