2020/11/20 19:00

Kontzertua

NOAUA!ren Kulturaldia: Anari+Malen eta Maddi kontzertuan

NOAUA!ren Kulturaldia: Anari+Malen eta Maddi kontzertuan
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Maddi eta Malen usurbildar gazteak. Gitarra eta ahotsez osatutako bikotea giro goxo bat eskaintzeko asmotan izango ditugu. Ondoren. Anariren “Epilogo bat” kontzertua. Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beregan utzitako aztarnen berri emateko balio izaten dute ere.

Aurretik, ordea, Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga herritarrak izango ditugu oholtzan. Dagoeneko nork ez ditu ezagutzen herriko bi neska hauek eta beraien ahots indartsu eta zoragarriak? Talentua soberan daukaten herritarrak eta emakumeak ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu".

Sarrerak: 10 eurotan aurrez Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. NOAUA!ko bazkideek sarrera bat 8 eurotan aurrez eskuragarri NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.