Konfinamendu asteetan itxita izan edo galera handiak izan zituzten 31 establezimenduren parte hartzearekin abiatu zuten Gertuago egitasmoa udaberrian. Erosketa-bonuen %90a saldu eta herri merkataritzak 50.000 euro pasatxoko laguntza jaso ostean, 25 saltoki gehiago batu ziren iraila hasieran abiarazitako bigarren fasera (tartean tabernak eta elikagai dendak). Orain arte aukeran zeuden 20, 50 eta 100 euroko bonuez gain, 5 eurokoak ere eskuratu daitezke fase berri honetan; gertuago.eus atarian erosi eta saltokietara inprimatuta eramatea eskatzen dute.
Mugimendua badabil azken asteotan; bigarren faseko erosketa bonuak agortu dituzte hainbat dendetan jada, besteetan ere gutxitzen doaz.
%20ko deskontua
Lehen fasean bezala, bigarrenean ere %20ko deskontuarekin eskuratu ahalko dira erosketa-bonuak, deskontu horren kostua Udalak bere gain hartzen segiko du, “merkatariek bonuen %100a jaso dezaten”. Bonu guztiak salduta 2.000 euroko laguntza jasoko du saltoki bakoitzak.
Adinekoengan jarria dute arreta gunea egitasmoaren sustatzaileek; “erosle finenak eta leialenak” izanik, “ez genuke kanpaina honetatik at geratzerik nahi”. Elkarlanaren eta elkar zaintzaren bidetik, erosketa-bonuak eskuratzeko zailtasunak dituztenak laguntzera deitu dute. Horrez gain, laguntzarako langile bana izango da Potxoenean, baita KzGunean ere.
_________________________________________________________________________________________
GERTUAGO, 2. FASEAN
1. fasearen balantzea: erosketa bonuen %90 salduta, 50.350 euroko laguntza sektorearentzat (40.248 euroko herritarren ekarpena, 10.062 euroko udal ekarpena).
2. fasearen berezitasunak:
-25 saltoki gehiagok parte hartuko dute (guztira 51ek).
-Parte hartzaile berrien artean; tabernak eta elikagai dendak.
-5 euroko bonuak ere eskuragarri (baita lehen faseko 20,50 eta 100 eurokoak). 5 euroko bonuok erabiltzeko inprimatuta eraman saltokietara.
-Herritar bakoitzak gehienez 1.000 euro xahutu ahalko ditu erosketa-bonuetan, gehienez 200 euroko deskontuarekin.
-Bono guztien salmentarekin 2.000 euroko ekarpena egingo zaio saltoki bakoitzari (1.600 euro herritarren ekarpena, 400 euro Udalarena).
Erosketa bonuen eskuratzea eta informazio gehiago: gertuago.eus atarian. Laguntza behar dutenentzat: KzGunera jo (astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 edo 16:00-20:00) edo Potxoenera jo (astearte eta ostegunetan, 12:00-14:30). Hitzordua aurrez eskatu Potxoeneako 943 371 999 edo KzGuneko 943 023 684 telefono zenbakira deituta.
Sustatzaileak: herriko merkatari eta ostalariak, Hurbilago Elkartea, Usurbilgo Udala.
______________________________________________________________________________________________
GERTUAGO. EUS: EROSKETA-BONUAK SALTOKIZ SALTOKI
Astelehen goiz honetan (urriak 12) gertuago.eus atarian sartu eta hauxe zen saltoki bakoitzean eskuragarri zuten erosketa-bonu kopurua.
AGORTUAK
Bixen ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Irati Ibargoien Fisioterapia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Saizar Jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Itzira Eraikuntzak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Otar-goxo
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Ixabel Esnaola Estetika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Marije Arropa Denda
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Enar Estetika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Antton Bernal Ruiz de Oña-Usurbilgo Hortz Klinika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Mikel Arraindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Oinutsik Podologia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Intza ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Arruti harategia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Kamden Hizkuntzak
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Eroski City Supermerkatua
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
La Chimenea Altzariak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Esnaola Janari-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Txalaka fruta-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
N.I. ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Solozabal Autoeskola
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Usurbil Optika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Laurok liburu-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Iratze Natur Denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.
Ekaitz Garmendia Merino-Usurbilgo Hortz Klinika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Lizardi liburu denda
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Artzabal jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Saizar Sagardotegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.
BONUAK
Ane Ile-Apaindegia
1. faseko bonuak: 20 euroko 66.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.
Bordatxo taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 289, 20 euroko 7.
Errazkin Bizikletak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 24.
Farmacia Amenabar
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 77.
Zumeta Jatetxea
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 25, 50 euroko 30.
Txiriboga taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 376.
Aialde Berri sagardotegia
1. faseko bonuak: 16 botila sagardo 20 eurotan erosteko 85.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.
Gure-Elkartea adinekoen elkarteko taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 85, 5 euroko 34.
Sekaña Erretegia
1. faseko bonuak: 20 euroko 64.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.
Urtinea
1. faseko bonuak: 20 euroko 3.
2. faseko bonuak: 20 euroko 44, 50 euroko 13.
Juantxo Burdindegia
1. faseko bonuak: 20 euroko 14.
2. faseko bonuak: 20 euroko 96.
Arrate Taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 370.
Al-rai
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 75.
Opil Goxo
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 364.
Herrikobarra Okindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 49, 5 euroko 199.
Aldamu Konponketak
1. faseko bonuak: 20 euroko 69.
2. faseko bonuak: 20 euroko 100.
Atxega Jauregia jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 83.
Lurda Mertzeria
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko18.
Aizpurua Okindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 3, 5 euroko 371.
Anais Estilista
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 67.
Antxeta
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 49, 50 euroko 17.
Lourdes Larrañaga Estetika Zentroa
1. faseko bonuak: 20 euroko 14.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.
Bazar China
1. faseko bonuak: 5 euroko 382.
2. faseko bonuak: 5 euroko 360.
Laukote okindegia-kafetegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 360.
Aginaga Sagardotegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 50 euroko 11.
Txirristra taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 46, 5 euroko 151.
Imanol Txapartegi Harategia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 78.
Oharra:
1. faseko erosketa-bonuen iragungitzea: 2020ko abenduaren 31.
2. faseko erosketa-bonuen iraungitzea: 2021eko martxoaren 31.
Informazio gehiago eta erosketa-bonuak erosteko: gertuago.eus