"1620: Nafarroaren Lo(r)aldia"

Eneko Bidegainen hitzaldia gaur, Nafartarrak Taldekoen zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 5a, 07:21

Nafartarrak Taldeak egunotan abian duen “1620: Nafarroaren Lo(r)aldia" zikloaren baitan, "Iparraldekoen ikuspegia" biltzeko hitzaldia antolatu du ostegun honetarako (azaroak 5) Eneko Bidegainekin Sutegin. Gogoan izan, asteburura begirako beste bi hitzordu deitu dituzte: larunbateko Mikel Markes eta Erramun Martikorenaren emanaldia bertan behera geratu da. Igandean “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlana izango da.

“Nafarroa 1620: Nafarroaren Loraldia (loaldia)” zikloa
Azaroak 3-8
“Nafarroa 1620 Nafarroaren Loraldia (loaldia)” erakusketa Sutegin.
Ordutegia: asteartea-igandea 18:00-20:00 /  larunbata-igandea 11:00-13:30.

Azaroak 5, osteguna
19:00 “Iparraldekoen ikuspegia” Eneko Bidegainen hitzaldia Sutegiko erakustaretoan.
Zehaztasunak: “Kontzientzia historikoaren garrantziari buruzko gogoeta bat da, euskaldunon ikuspuntutik. Munduan zehar ikusitako adibide batzuetatik abiatuta, geurean eta geure buruaz eduki beharko genukeen konzientzia historikorako proposamen bat azaltzen da. Horrekin lotuta, konzientzia horren gabeziak gure egunerokotasunean duen eragin nabarmena agerian uzten saiatuko da hizlaria”.
Izen emateko epea: itxita.
Edukiera: 23 pertsonentzako lekua.

Azaroak 7, larunbata: BERTAN BEHERA GERATU DA
18:00 Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren emanaldia Sutegiko auditoriumean.
Izen emateko epea: azaroak 5 (lehenbizi usurbilkultura.eus bidez izena eman eta 5 euroko sarrera egunean bertan ordaindu beharko da Sutegin).
Edukiera: 78 pertsonentzako lekua.

Azaroak 8, igandea
17:00 “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlana Sutegiko auditoriumean.
Zehaztasunak: “Pèir Lostauk, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, obra argigarri bezain harrigarria idatzi zuen Donapaleun, Frantziaren diktat-aren kontra: «Ihardespena». Erantzun hura -duintasunaren mintzoa- lo egon da lau mendez, harik eta KALEBARROKA taldeak taula gainera ekarri duen arte. Antzerki barroko honetan entzunen ditugu Nafarroako agintari gorenaren tesiak independentziaren berresteko.

Arizaleak
Mintza eta marra: AsisKo.
Antzerkilari: Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xan Mari Irigoien.
Musikari: Mixel Etxekopar.

Edukiera:
78 pertsonentzako lekua. 
Izen emateko epea: azaroak 6.

Ekitaldi guztietarako sarrerak: Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzerturako izan ezik, gainerako ekitaldietarako sarrera doan, baina sarrera kopuru mugatua. Aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Nabarralde.