Koronabirusa

7 kasu azken 24 orduotan, 902,18ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 5a, 12:52

7 covid19 kasu azken 24 orduotan Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko 902,18ko intzidentzia metatua du udalerri honek, Osasun Sailak kaleratu dituen azken datuen arabera. 16 kasu astea hasi zenetik, 18 azaroko lehen lau egunetan.

7 covid19 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko 902,18ko intzidentzia du jada udalerri honek. Azaroko lehen lau egunetan 18 koronabirus kasu detektatu dituzte. Azken 7 egunetan 28. Kasu gehien urrian detektatu zituen, guztira 72. 49 irailean. Martxoaz geroztik 165 eta hildako bat. 500eko intzidentzia gainditu zuenetik, iragan aste hasieratik eremu gorrian da Usurbil.

Kolore berean baita Lasarte-Usurbil osasun eremua, 844,90eko intzidentziarekin. Hementxe irailaz geroztik, Osasun Sailak Usurbilen detektatu dituen covid19 kasuen zenbatekoa, egunez egun:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.

1.000tik gorako intzidentzia Gipuzkoan
Usurbilek eremu gorrian segitzen du Buruntzaldea osoak bezala. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 916,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,26. Azken 7 egunetan 76 kasu). 
-Astigarraga: 857,61 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,74. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Hernani: 1464,05 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,33. Azken 7 egunetan 156 kasu). 
-Lasarte-Oria: 860,56 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,54. Azken 7 egunetan 105 kasu). 
-Urnieta: 2600,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,96. Azken 7 egunetan 64 kasu). 
-Usurbil: 902,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,30. Azken 7 egunetan 28 kasu). 

Lasarte-Oriaren eta intzidentzia nabarmen murriztu duen Astigarragaren atzetik da Usurbil gaurkoan Buruntzaldea mailan. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du; 1031,38ko intzidentzia du gaur. 33 udalerri ditu eremu gorrian eta 1 eremu horian.


Kasu gehien Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 14.668 test egin dira, 1.461 izan dira positiboak. Haietatik 671 Gipuzkoan, 621 Bizkaian, 152 Araban, 9 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 76 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 111 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 17.554 ikasgeletatik %0,85a dago itxita, 96 ikastetxeetako 149 ikasgela. Oinarrizko birsorkuntza tasa, 1.09an da.

Xehetasun gehiago hemen: covid19