Abisu horian izango gara ostiral osoan zehar haizeagatik. Hala dio Euskalmet meteorologia agentziak. Haizeguneetan, "hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan eta gauean". Haizeguneak ez diren tokietan, "hego-ekialdeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren lekuetan, bereziki ekialdean eta gauean".
Usurbilen ostiral honetan, "zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin. Arratsalde-gauean haizea indartu egingo da. Tenperatura minimoak nabarmen igoko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira".
Bihar (azaroak 7), "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarteak irekiko dira. Euri txikia egingo du, egunaren lehen partean baliteke ekialdeko zenbait lekutan ertaina izatea. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, eta goizaldean eta goizean goiz. Goizean haizeak indarra galduko du. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira; azken orduetan neurtuko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus