"1620: Nafarroaren Lo(r)aldia"

Igandeko “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlanerako izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 6a, 08:47

Nafartarrak Taldeak egunotarako antolaturiko "1620 Nafarroaren Loraldia" zikloa azken hitzorduetan da. Igandera arte zabalik segiko duen erakusketarekin batera, bi ekitaldi zituzten iragarriak astebururako. Bat, larunbateko Erramun Martikorenaren eta Mikel Markezen emanaldia bertan behera utzi behar izan dute, covid19-aren eraginez Ipar Euskal Herrian konfinatuak daude. Martikorenak ez du etortzeko modurik izango. Iganderako bestalde “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlana programatu dute. Izen emateko azken eguna duzue ostiral hau, usurbilkultura.eus atarian.

“Nafarroa 1620: Nafarroaren Loraldia (loaldia)” zikloa
Azaroak 3-8
“Nafarroa 1620 Nafarroaren Loraldia (loaldia)” erakusketa Sutegin.
Ordutegia: asteartea-igandea 18:00-20:00 /  larunbata-igandea 11:00-13:30.

Azaroak 7, larunbata: BERTAN BEHERA GERATU DA
18:00 Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren emanaldia Sutegiko auditoriumean.

Azaroak 8, igandea
17:00 “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlana Sutegiko auditoriumean.
Zehaztasunak: “Pèir Lostauk, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, obra argigarri bezain harrigarria idatzi zuen Donapaleun, Frantziaren diktat-aren kontra: «Ihardespena». Erantzun hura -duintasunaren mintzoa- lo egon da lau mendez, harik eta KALEBARROKA taldeak taula gainera ekarri duen arte. Antzerki barroko honetan entzunen ditugu Nafarroako agintari gorenaren tesiak independentziaren berresteko.

Arizaleak
Mintza eta marra: AsisKo.
Antzerkilari: Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xan Mari Irigoien.
Musikari: Mixel Etxekopar.

Edukiera:
78 pertsonentzako lekua. 
Izen emateko epea: azaroak 6.

Sarrerak: doan, baina sarrera kopuru mugatua. Aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Nabarralde.