Koronabirusa

3 kasu azken 24 orduotan, 854,70ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 6a, 13:20

3 kasu antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen azken 24 orduotan. Atzo baino lau gutxiago eta intzidentziak ere zertxobait behera egin du; ostegunean 902,18koa zen, gaur 854,70era murriztu da.

3 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen, azken 24 orduotan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua etengabe gorantz egin ostean, gaur zertxobait beherantz egin du. Gogora dezagun, 500eko intzidentzia gaindituta, eremu gorrian sartu zen Usurbil urriaren 26an. 553,97ko intzidentzia zuen orduan, ostegunean (azaroak 5) 902,18koa. Gaur 854,70era jaitsi da. Usurbilek eremu gorrian segitzen du noski. 29 kasu antzeman ditu OSasun Sailak udalerri honetan azken 7 egunetan. Azaroa hasi zenetik 21 kasu dira. Kasu gehien urrian detektatu zituen, guztira 72. 49 irailean. Martxoaz geroztik 168 eta hildako bat. 

Usurbilen antzera, eremu gorrian da baita Lasarte-Usurbil osasun eremua, 756,69ko intzidentziarekin. Hementxe irailaz geroztik, Osasun Sailak Usurbilen detektatu dituen covid19 kasuen zenbatekoa, egunez egun:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.

1.000tik gorako intzidentzia Gipuzkoan
Usurbilek eremu gorrian segitzen du Buruntzaldea osoak bezala. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 936,77 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,25. Azken 7 egunetan 78 kasu). 
-Astigarraga: 841,42 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Hernani: 1429,07 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,31. Azken 7 egunetan 159 kasu). 
-Lasarte-Oria: 897,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,40. Azken 7 egunetan 101 kasu). 
-Urnieta: 2407,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 56 kasu). 
-Usurbil: 854,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 29 kasu). 

Eskualdean egun, lehen intzidentzia tasa altuena zuen Astigarragak du baxuena. Segidan Lasarte-Oriak eta haren atzetik da Usurbil. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du, milatik gorako intzidentziarekin; 1047,83koarekin gaur. 33 udalerri ditu eremu gorrian eta 1 eremu laranjan.

663 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 16.690 test egin dira, 1.457 izan dira positiboak. Haietatik 663 Gipuzkoan, 690 Bizkaian, 175 Araban, 19 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 74 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 111 pertsona daude ZIU-n. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19