"1620: Nafarroaren Lo(r)aldia"

Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren gaurko emanaldia, bertan behera geratu da

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 7a, 08:00

Aurreko egunotan gogorarazi izan dugun moduan, Nafartarrak Taldeak antolaturiko "1620 Nafarroaren Loraldia" izeaneko zikloaren baitan, larunbat honetarako Sutegin iragarria zuen Mikel Markezen eta Erramun Martikorenaren emanaldia bertan behera geratu da. Covid19-aren eraginez konfinatuta dira Ipar Euskal Herrian eta Martikorenak udalerri honetara etortzeko ezintasuna agertu du. Halere oraindik, gogoan izan Nafartarrak Taldekoen bi hitzordu iragarriak daudela asteburu honetarako; Sutegiko aretoan ikusgai duzuen erakusketa batetik. Eta bestetik bart itxi zuten, igandean kultur etxeko auditorioan eskainiko den “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlanerako izen ematea.

“Nafarroa 1620: Nafarroaren Loraldia (loaldia)” zikloa
Azaroak 3-8
“Nafarroa 1620 Nafarroaren Loraldia (loaldia)” erakusketa Sutegin.
Ordutegia: asteartea-igandea 18:00-20:00 /  larunbata-igandea 11:00-13:30.

Azaroak 7, larunbata: BERTAN BEHERA GERATU DA
18:00 Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren emanaldia Sutegiko auditoriumean.
Izen emateko epea: azaroak 5 (lehenbizi usurbilkultura.eus bidez izena eman eta 5 euroko sarrera egunean bertan ordaindu beharko da Sutegin).
Edukiera: 78 pertsonentzako lekua.

Azaroak 8, igandea
17:00 “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlana Sutegiko auditoriumean.
Zehaztasunak: “Pèir Lostauk, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, obra argigarri bezain harrigarria idatzi zuen Donapaleun, Frantziaren diktat-aren kontra: «Ihardespena». Erantzun hura -duintasunaren mintzoa- lo egon da lau mendez, harik eta KALEBARROKA taldeak taula gainera ekarri duen arte. Antzerki barroko honetan entzunen ditugu Nafarroako agintari gorenaren tesiak independentziaren berresteko.

Arizaleak
Mintza eta marra: AsisKo.
Antzerkilari: Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xan Mari Irigoien.
Musikari: Mixel Etxekopar.

Edukiera:
78 pertsonentzako lekua. 
Izen emateko epea: azaroak 6.

Ekitaldi guztietarako sarrerak: Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzerturako izan ezik, gainerako ekitaldietarako sarrera doan, baina sarrera kopuru mugatua. Aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Nabarralde.