Azaroaren 13tik 22ra

Badatorren NOAUA!ren Kulturaldiko ekitaldietarako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 9a, 11:00

Badator NOAUA! Kultur Elkartearen Kulturaldia. Azaroaren 13tik 22ra izango da zer egina, non aukeratua. Arte diziplina, formatu, sortzaile ezberdinen topagunea bilakatuko da urteroko kultur zikloa. Ezohiko edizioa aurten, covid19-ak eragindako osasun krisialdira egokitu behar izan da. Lerrootako hitzorduotarako sarrerak salgai dituzue.

NOAUA!ren KULTURALDIA


Azaroak 13, ostirala
18:00 "Urpekakariak" bertso antzerkia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak... Gogoeta txiki bat egiteko aukera emango die, modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitatez, genero-rolez... hausnartuko dute".
Nori zuzendua: 6-11 urtekoentzat.
Sarrerak: aurrez 3 eurotan, Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan.


Azaroak 14, larunbata
20:00 Peru Galbeteren film eta kontzertua Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Urte hasieran, Peru Galbetek “Ura sartu zen” laburmetraia aurkeztu zuen Punto de Vista zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdian. Artean ume zela, uholde izugarria izan zen Usurbilen. “Troiako auzotarrak onik atera ginen; ez, ordea, etxabean gordetzen genituen oroitzapen asko. Nire aitak diapositibak erreskatatu zituen eta banaka-banaka garbitu ere egin zituen”. Urak beste esanahi bat eman die irudiei eta horretan datza laburmetraiak. Proiekzioaren ondoren, "Nor zara zu?" diskoa aurkeztuko du bere taldekideekin batera".
Sarrerak: 6 euro Lizardin eta NOAUA! K.E.-n aldez aurretik. NOAUA!ko bazkideek sarrera bat 4 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ren egoitzan.


Azaroak 15, igandea
18:00 Oskar Alegriaren "Zumiriki" filma eta solasaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Zumiriki (2019), Oskar Alegria zuzendariaren azken film luzea, irudimentsu eta iradokitzailea, ikusteko aukera izango dugu eta berarekin solasaldian aritzekoa ere bai. Zumiriki fikziozko istorio “zehaztezina” da, zuzendariaren beraren hitzetan. “Pirinioetako eskualde urruneko iheslari baten istorioa da, naturarekin eta bere haurtzaroarekin duen harremana bilatzen duena, eszena bakoitza ideia harrigarria den lma”. Oskar Alegriak Aurretik Emak Bakia film aski ospetsua zuzendu zuen".
Sarrera: 6 euro aurrez Lizardin eta NOAUA!n. NOAUA! K.E.-ko bazkideek sarrera bat 4 eurotan aurrez eskuragarri NOAUA! K.E.-ren egoitzan.


Azaroak 20, ostirala
20:00 Anari+Malen eta Maddi kontzertuan Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: "Maddi eta Malen usurbildar gazteak. Gitarra eta ahotsez osatutako bikotea giro goxo bat eskaintzeko asmotan izango ditugu. Ondoren. Anariren “Epilogo bat” kontzertua. Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beregan utzitako aztarnen berri emateko balio izaten dute ere. Aurretik, ordea, Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga herritarrak izango ditugu oholtzan. Dagoeneko nork ez ditu ezagutzen herriko bi neska hauek eta beraien ahots indartsu eta zoragarriak? Talentua soberan daukaten herritarrak eta emakumeak ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu".

Sarrerak: 10 eurotan aurrez Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. NOAUA!ko bazkideek sarrera bat 8 eurotan aurrez eskuragarri NOAUA! K.E.-ren egoitzan.


Azaroak 21, larunbata
18:00/20:00 Korrontzi Dantzan Orbeldi Dantza Taldearekin. Bi emanaldi Sutegiko auditorioan.

Parte hartzaileak:
Agus Barandiaran - Ahotsa eta trikitixa.
Alberto rodriguez - mandolina eta gitarra.
Kike Mora – Baxua.
Iker Lope de Bergara - Alboka, txistu, txirula, caramillo, auta eta koruak.
Ander Hurtado de Saratxo - Bateria eta perkusioa.

Zehaztasunak: "Korrontzik Mungian (Bizkaia) eman zion hasiera bere ibilbideari Agus Barandiaran trikitilariaren eskutik. Korrontzi inor axolagabe uzten ez duen euskal musika talde bat da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beraien zuzenekoen indarra eta energiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriak transmititzen dituena. Korrontzi euskal musika eta dantza tradizionalaren jai bat da, abangoardiako ikuspuntu batekin. Euskal Herriko kolore eta paisaiak. Emanaldi hau berezia izango da, Orbeldi herriko dantza taldea ere oholtzan izango delako".

Sarrerak: 10 eurotan aurrez Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. 8 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ko bazkideek NOAUA! K.E.-ren egoitzan.


Azaroak 22, igandea
18:00 "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlana Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: “Fadoak entzuten zituen gizona” bidaia bat da. Zineman “road movie”ak dauden moduan, hau “road play” bat izango litzateke. Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan".

Egilea: Kepa Errasti.
Zuzendaria: Getari Etxegarai.
Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain, Kepa Errasti.
Argi diseinua: David Alcorta.
Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo.
Musika: Pascal Gaigne.
Ekoizpena: Xabier Ormazabal.
Eszenografia errealizazioa: Eskenitek.

Sarrerak: 10 eurotan aurrez Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Aurrez 8 eurotan eskuragarri NOAUA! K.E.-ko bazkideentzat, NOAUA! K.E.-ren egoitzan.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.