Koronabirusa

Beheranzko joera asteburuan, 5 kasu 3 egunetan

Beherantz egin dute covid19 agerraldiek asteburuan. Osasun Sailak astelehen eguerdi honetan kaleraturiko azken datuen arabera, 5 kasu antzeman ditu asteburu osoan (azaroaren 6tik 8ra) Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua ere jaitsi egin da. Iragan astean 900eko muga gainditu ostean, gaur 775,56an da udalerri honetan. Eremu gorrian segitzen dugu. 

Covid19 kasu gutxiago asteburuan eta intzidentziak ere behera egin du ostiraletik igandera Usurbilen. Osasun Sailak astelehen eguerdi honetan kaleratu dituen azken datuen arabera, guztira 5 koronabirus kasu antzeman ditu udalerri honetan; 3 azaroaren 6an, eta kasu bana hilaren 7an eta 8an. Urriaren 19az geroztik (egun horretan 0 kasu antzeman ziren Usurbilen), egun bakar batean ez dira hain kasu gutxi detektatu. Azaroa hasi zenetik 26 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 174 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Segidan, irailaz geroztik gaur arte, egunez egun, Usurbilen erregistraturiko kasuen zenbatekoa:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Beherantz egin du baita 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuak; gaur 775,56koa du udalerri honek. Gogoan izan, iragan ostegunean 902,18koa izatera heldu ginen. Halere eremu gorrian segitzen du Usurbilek, baita Buruntzaldea osoak ere. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 996,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,27. Azken 7 egunetan 77 kasu). 
-Astigarraga: 825,24 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 34 kasu). 
-Hernani: 1499,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,23. Azken 7 egunetan 178 kasu). 
-Lasarte-Oria: 966,80 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,34. Azken 7 egunetan 102 kasu). 
-Urnieta: 1873,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 38 kasu). 
-Usurbil: 775,56 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,02. Azken 7 egunetan 24 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela aste gutxi tasa altuena zuen Astigarragak. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du, milatik gorako intzidentziarekin; 1073,90ekoarekin gaur. 33 udalerri ditu eremu gorrian eta 1 eremu laranjan.

478 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 12.037 test egin dira, 1.178 izan dira positiboak. Haietatik 478 Gipuzkoan, 620 Bizkaian, 69 Araban, 20 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 37 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 130 pertsona daude ZIU-n. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19