NOAUA!ren Kulturaldia

"Zumiriki" filma eta bere zuzendari Oskar Alegria, igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 11a, 09:20

NOAUA!ren Kulturaldiko lehen asteburua borobiltzeko, "Zumiriki" filma proiektatzearekin batera, bere zuzendari eta ikus-entzunezko lan honen protagonista Oskar Alegriarekin hitz egiteko aukera izango dugu igande honetan bertan (azaroak 15) arratsaldeko 18:00etan hasita Sutegiko auditorioan.

Lau hilabetez isolatu zen Oskar Alegria Nafar Pirinioetako baso baten erdiko etxola batean, "baratze bat, bi oilo eta 70 liburu lagun zituela". Isolamendu hura iruditan bildu eta Sutegira dakar emaitza igande honetan, azaroaren 15ean; "Zumiriki" ikus-entzunezkoa. 

"Nafar Pirinioetako basoetan borondatez isolatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du Zumiriki dokumentalak, naturarekiko eta haurtzaroarekiko erlazioa berreskuratzea helburu duena, eta itxaronaldia duena ardatz". 

Zumiriki izenburuak "ibaiko uharte" esan nahi du, eta, hain zuzen, Alegriak haurtzaroan ezagutu eta presa baten eraikuntzarengatik urperatua gelditu zen uharte bati egiten dio erreferentzia". Albiste honi atxikitako bideoan duzue film honen aurrerapena.


Oskar Alegriaren "Zumiriki" filma eta solasaldia
Eguna: azaroak 15, igandea.
Ordua: 18:00. 
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Zumiriki (2019), Oskar Alegria zuzendariaren azken film luzea, irudimentsu eta iradokitzailea, ikusteko aukera izango dugu eta berarekin solasaldian aritzekoa ere bai. Zumiriki fikziozko istorio “zehaztezina” da, zuzendariaren beraren hitzetan. “Pirinioetako eskualde urruneko iheslari baten istorioa da, naturarekin eta bere haurtzaroarekin duen harremana bilatzen duena, eszena bakoitza ideia harrigarria den lma”. Oskar Alegriak Aurretik Emak Bakia film aski ospetsua zuzendu zuen".
Zuzendaria, gidoia, argazkia eta muntaketa: Oskar Alegria.
Musika: Ainara LeGardon, Xabier Erkizia, Mixel Etxekopar, Xavier Garcia, Justa Mentaberri, María Azcona, Elias Alegria, Ramon Lazkano.
Soinua: Haimar Olaskoaga.
Produkzio-etxea: Emak Bakia Films.
Generoa: Dokumentala.
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin).
Iraupena: 122 minutu.

Sarrera: 6 euro aurrez Lizardin eta NOAUA!n. NOAUA! K.E.-ko bazkideek sarrera bat 4 eurotan aurrez eskuragarri NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.