Koronabirusa

4 kasu azken 24 orduotan, 759,73ko intzidentzia

4 covid19 kasu detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen azken 24 orduotan. 100.000 biztanleko 14 eguneko 759,73ko intzidentzia metatua du gaur, eremu gorrian egoten segitzen duen udalerri honek.

4 covid19 kasu azken 24 orduotan Usurbilen, Osasun Sailak argitara emandako azken datuen arabera. 14 eguneko 100.000 biztanleko 759,73ko intzidentzia metatua du udalerri honek. Duela astebetekoarekin alderatuta, 0,91koa da gaur. Puntu bakarraren azpitik dagoenez, intzidentzia tasak behera egin du. Eremu gorrian segitzen du udalerri honek.

Azken 7 egunetan 22 koronabirus kasu antzeman dituzte Usurbilen. Azaroa hasi zenetik 33 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 181 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Segidan, irailaz geroztik gaur arte, egunez egun, Usurbilen erregistraturiko kasuen zenbatekoa:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Buruntzaldea osoak ere eremu gorrian segitzen du. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 1057,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,18. Azken 7 egunetan 77 kasu). 
-Astigarraga: 760,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 29 kasu). 
-Hernani: 1588,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,16. Azken 7 egunetan 169 kasu). 
-Lasarte-Oria: 1003,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,30. Azken 7 egunetan 101 kasu). 
-Urnieta: 1647,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,59. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Usurbil: 759,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,91. Azken 7 egunetan 22 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan ia parez pare, duela aste gutxi tasa altuena zuen Astigarragak. Gainerako lau udalerriek 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia dute. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du, milatik gorako intzidentziarekin; 1101,37koarekin gaur. 34 udalerri ditu eremu gorrian.

569 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 17.890 test egin dira, 1.401 izan dira positiboak. Haietatik 569 Gipuzkoan, 676 Bizkaian, 142 Araban, 14 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 90 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 133 pertsona daude ZIU-n. Azaroaren 2tik 8ra, 73 hildako eragin zituen covid19-ak hiru lurraldeotan. 

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.05ean dago gaur. 

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 114 ikastetxeetako 163 ikasgela daude itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %0,93a.

Xehetasun gehiago hemen: covid19