284tik 261era murriztu da langabetu kopurua

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 12a, 10:02

284 langabetu irailean, 261 urrian. Langabetu kopuruak beherantz egin du Usurbilen iragan hilabetean, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera. 

Udaberriko konfinamendu garaitik gorantz egin zuen langabetu kopuruak uztailera arte, etenik gabe. Martxoan 245 langabetu zituen udalerri honek, apirilean 276, maiatzean 290, ekainean 296 eta uztailean 299. Ordutik beheranzko bideari eutsi dio; 297 abuztuan, 284raino jaitsi zen irailean eta 261eraino urrian.

Bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan, ia adin-tarte guztietan beherantz egin du urrian langabetu kopuruak Usurbilen. 261 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan, iragan hilabetean, irailean baino 23 gutxiago. 

Emakumezkoen kasuan, 156tik 142ra murriztu da lanik gabekoen kopurua, 14 langabetu gutxiago. Gizonezkoen kasuan 128tik 119ra, 9 langabetu gutxiago. Sektoreka, nekazaritzan hilabete lehenagoko kopuru bera erregistratu da. Iraileko datuekin alderatuta, beherakada gainerako sektoreetan; industrian 45etik 39ra, eraikuntzan 20tik 18ra, zerbitzuetan 190etik 177ra eta aurreko lanik gabe zeudenen artean, 23 langabetutik 21era. 

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du langabeziak. Gipuzkoaren kasuan, 2.516 langabetu gutxiago urrian, guztira 36.761. Irailean 39.277 izan ziren. Buruntzaldeari dagokionean, irailean 3.711 langabetu, urrian 178 gutxiago, guztira 3.533.

Murrizketa kontratazioan
Kontratazioak beherantz egin du urrian. 272 kontratu erregistratu ziren udalerri honetan iragan hilabetean, irailean baino (286) 14 gutxiago. Ohi den moduan, ia denak, 254, aldi baterako hitzartu ziren, 190 zerbitzuetan. Eta tarte txikiarekin bada ere, gizonezkoei kontratu gehiago tramitatu zitzaizkien (140) emakumezkoei baino (132).

Joera bera islatu da eskualdean eta Gipuzkoan. Buruntzaldeari dagokionez, 1.994 kontratu erregistratu ziren urrian, irailean baino 158 gutxiago. 2.076 gutxiago Gipuzkoan, guztira 20.866 urrian.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko urria
Usurbil: 261.     Buruntzaldea: 3.533.    Gipuzkoa: 36.761.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 119.
25 urtetik behera: 19.
25-44 urte artean: 35.
45 urtetik gora: 65.
 

Emakumezkoak: 142.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 67.
45 urtetik gora: 67. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 39.
Eraikuntza: 18.
Zerbitzuak: 177.
Aurretik lanik gabe: 21. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 775.
Astigarraga: 266.
Hernani: 1.012.
Lasarte-Oria: 922.
Urnieta: 297.
Usurbil: 261.
Guztira: 3.533. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 36.761.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 272.
Aldi baterakoak: 254 (129 gizonezko, 125 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 77 industrian, 4 eraikuntzan eta 190 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 140 lan kontratu gizonezkoenak, 132 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 247.
Astigarraga: 204.
Hernani: 691.
Lasarte-Oria: 286.
Urnieta: 294.
Usurbil: 272.
Guztira: 1.994.

Gipuzkoa: 20.866.

Iraileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.