Aranzadik Andatzan eginiko hainbat aurkikuntzen aurkezpena azaroaren 19an

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 12a, 09:22

Aranzadi zientzia elkarteak azken urteotan Andatzan egindako azterlan arkeologikoetan egin dituzten hainbat aurkikuntzen berri emango du, Usurbilgo Udalak azaroaren 19rako Sutegiko auditorioan iragarri duen aurkezpen ekitaldian. Izen ematea aurrez bideratu beharko da, ohi den moduan, usurbilkultura.eus atarian.

Azaroaren 19rako du iragarria aurkezpena Usurbilgo Udalak, arratsaldeko 18:30etan Sutegiko auditorioan. Sarrera doakoa izango da baina aurrez eman beharko da izena usurbilkultura.eus atarian. 78 pertsonentzako lekua egongo da.

"Aranzadi zientzia elkartea azterketa arkeologikoak egiten ari da Andatza mendian azken urteotan. Horren ondorioz Txangostako Dolmenaren azterketan sakondu eta Irigaineko erromatar garaiko aztarnak topatu dira. Horiek aurkeztuko dizkigute Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek, azaroa eta abenduan Andatza mendiaren inguruan antolatuko diren ekintzen barruan", iragarri du Usurbilgo Udalak.

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREN AZTERKETA ARKEOLOGIKOEN AURKEZPENA
Eguna: azaroak 19, osteguna.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan azaroaren 19a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 78 pertsonentzako lekua.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.