Ferrovialeko langileek enpresa itun berri bat sinatu dute

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 13a, 14:00

Michelin enpresarentzat lan egiten duten Ferrovial enpresako langileek akordioa lortu dute. Bertan behera utziko dituzte azken asteotako mobilizazioak. 

LAB sindikatuak aditzera eman duenez, "borroka horri esker, enpresa itun berria sinatu dute langileek bi urtetarako. Itun horretan, sinatu berri den Gipuzkoako Hitzarmenaren edukia aplikatzeaz gain, eduki horiek hobetu dituzte, besteak beste soldata igoera handiagoak adostuta (KPI+1 eta KPI+0,5)".

Mobilizazioei ekin aurretik ezarritako helburuak bete dituztela adierazi du LAB sindikatuak. "Izan ere, multinazionalaren lanak azpikontratatzeko apustuaren aurrean, langileei antolatzea beste aukerarik ez zaie gelditzen, euren lan baldintzak duintzeko". Langileak zoriontzeaz gain, azpikontratetarako langileei euren eskubideen alde antolatzeko deia egin die LABek.