Koronabirusa

5 kasu azken 24 orduotan eta 743,91ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 13a, 14:16

5 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen azken 24 orduotan. Atzo 100.000 biztanleko 14 egunez metaturiko koronabirus kasuen intzidentzia 696,42raino jaitsi ostean, berriz ere 743,91raino igo da gaur. 

5 covid19 kasu azken 24 orduotan eta 100.000 biztanleko 743,91ko intzidentzia metatua du Usurbilek, ostiral honetan. Hauexek Osasun Sailak koronabirusari buruz plazaratu dituen azken datuak.

Azken 15 egunotako datu baxuena erregistratu ostean, 696,42ko intzidentzia berriz 743,91raino igo da. Halere, azaroaren 5ean izan genuen intzidentzia altuena, 902,18koa hain zuzen. 

Azken astebetean, beheranzko bidea hasia zuen; azaroaren 6an 845,70eko intzidentzia genuen Usurbilen, 775,56raino jaitsi zen hilaren 9an, 759,73 hilaren 10ean eta azken 24 orduotan 696,42raino murriztu da. Gaur zertxobait igo da berriz. Halere, 500etik gora intzidentzia izaten segitzen duenez, eremu gorrian egoten jarraitzen du Usurbilek. Baita Lasarte-Usurbil osasun eremuak ere, 886,39ko intzidentzia du gaur. 102 kasu antzeman ditu eremu honetan Osasun Sailak azken 7 egunotan.

Azaroa hasi zenetik 39 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 187 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Segidan, irailaz geroztik gaur arte, egunez egun, Usurbilen erregistraturiko kasuen zenbatekoa:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Datuokin, Usurbilek eremu gorrian segitzen du baita Buruntzaldea osoak ere. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 1043,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,11. Azken 7 egunetan 78 kasu). 
-Astigarraga: 760,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 25 kasu). 
-Hernani: 1653,92 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,16. Azken 7 egunetan 172 kasu). 
-Lasarte-Oria: 972,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,08. Azken 7 egunetan 82 kasu). 
-Urnieta: 1243,94 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Usurbil: 743,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 18 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela aste gutxi tasa altuena zuen Astigarragak. Hiru udalerrik 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia izaten segitzen dute. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du, milatik gorako intzidentziarekin; 1113,36koarekin gaur. 34 udalerri ditu eremu gorrian.

619 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 17.601 test egin dira, 1.420 izan dira positiboak. Haietatik 619 Gipuzkoan, 653 Bizkaian, 137 Araban, 11 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 60 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 134 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa puntu horretan, puntu bakar horretan da gaur. 

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 125 ikastetxeetako 181 ikasgela daude itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %1,03a.

Xehetasun gehiago hemen: covid19