Hurbilago

Gertu txartelarekin erosita, hobari berriak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 14a, 12:12

Herrian bizi eta erosteko are motibazio handiagoa asteotan; adi, Hurbilago ostalari eta merkatarien elkarteko kide diren saltokietako produktuak Gertu txartela baliatuta eskuratu eta 50 eurora arteko hobariak jasotzeko aukera izango da. Hilabete amaierara arte luzatuko da kanpaina berria.

Usurbilen bizitzeaz gain, herrian bertan erosteak sariak dakartza beste behin, Hurbilago merkatari eta ostalarien elkartearen eskutik. Hurbilagok, Udalarekin, Rural Kutxarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sustaturiko Gertu txartela baliatu behar duzue horretarako. Esan beharrik ez den moduan, Hurbilagoko kide diren herriko saltokietan eta azaroaren 30era arte.

Erosketak guneotan egin, erosketok Gertu txartelarekin ordaindu eta trukean 50 eurora arteko hobariak irabazteko aukera izango duzue. Hurbilago Usurbilgo ostalari eta merkatarien elkarteak abian jarritako ekimena da honakoa, baina ez bakarra. Adi datozen asteei. Herrian bizi eta erosteak gogotik sarituko da urte amaiera honetan.