Koronabirusa

2 kasu asteburu osoan, 617,28raino jaitsi da koronabirusaren intzidentzia Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 16a, 13:32

Beherakada nabarmena asteburuan Usurbilen. Osasun Sailak 2 koronabirus kasu antzeman ditu ostiraletik igandera, hiru eguneko tartean. Ostiralean erregistraturiko 743,91tik 617,28raino jaitsi da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua. 

Kasu bana azaroaren 13an eta 14an, kasu berririk ez, zero, hilaren 15ean. Bi covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak asteburu osoan Usurbilen. Ondorioz, 100.000 biztanleko 14 eguneko  intzidentzia  metatuaren zenbakia nabarmen jaitsi da. Azkenekoz, ostiralean 743,91ko intzidentzia erregistratu zuten udalerri honetan. Astelehen honetan, 617,28koa. 

Datu aipagarriak; igandean kasu berririk ez zuen antzeman Osasun Sailak. Ez zen halakorik gertatzen duela ia hilabetetik, urriaren 19az geroztik. Azaroa hasi zenetik 41 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 189 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Intzidentzia datuei dagokienean, urriaren 28az geroztik ez zen hain datu baxurik erregistratzen; orduko hartan, Usurbil eremu gorrian sartu eta biharamunean, 633,11ko intzidentzia markatu zuen bi egunez. Gerora, azaroaren 5ean izan genuen intzidentzia altuena, 902,18koa hain zuzen. Ordutik beheranzko bideari eutsi dio.

Halere, 500etik gorako intzidentzia izaten segitzen duenez, eremu gorrian egoten jarraitzen du Usurbilek. Baita Lasarte-Usurbil osasun eremuak ere, 833,58ko intzidentzia du gaur. 95 kasu antzeman ditu eremu honetan Osasun Sailak azken 7 egunotan.

Segidan, irailaz geroztik gaur arte, egunez egun, Usurbilen erregistraturiko kasuen zenbatekoa:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Datuokin, Usurbilek eremu gorrian segitzen du, baita Buruntzaldea osoak ere. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 990,30 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,99. Azken 7 egunetan 71 kasu). 
-Astigarraga: 889,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,08. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Hernani: 1563,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,04. Azken 7 egunetan 135 kasu). 
-Lasarte-Oria: 956,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,99. Azken 7 egunetan 78 kasu). 
-Urnieta: 726,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,39. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 617,28 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 15 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela gutxira arte tasa altuena izan duen Urnietak. Jada udalerri bakarrak 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia izaten segitzen du; Hernanik. Beherakada nabaritzen hasia da eskualdea. Eskualde osoak eta Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen dute. Herrialdeak milatik gorako intzidentziarekin; 1075,58koarekin gaur. 34 udalerri ditu eremu gorrian.

307 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 10.309 test egin dira EAE osoan; 801 izan dira positiboak. Haietatik 307 Gipuzkoan, 407 Bizkaian, 73 Araban, 14 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 44 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 145 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.92an dago gaur.

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 114 ikastetxeetako 169 ikasgela daude itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %0,96a.

Xehetasun gehiago hemen: covid19