Koronabirusa

Kasu bat azken 24 orduotan eta etengabe beherantz doan 585,63ko intzidentzia

Kasu bat azken 24 orduotan eta 585,63ko intzidentzia gaur Usurbilen, Osasun Sailak kaleratu dituen azken datuen arabera. Urriaren 27az geroztik ez da hain intzidentzia tasa baxua detektatu udalerri honetan; eremu gorrian sartu berri ginen egun haietan, 100.000 biztanleko 14 eguneko 553,97ko intzidentzia genuen. 

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 500etik gorakoa denean, udalerri bat eremu gorrian sartzen da. Hala gertatu zitzaion Usurbili, Buruntzaldeari edota Gipuzkoari, urriaren 26an. Egun hartan eta biharamunean, 553,97ko intzidentzia izan zuen udalerri honek. Ordutik gorantz egin zuen etenik gabe azaroaren 9ra arte; egun hartan 902,18koa izatera heldu zen. Duela astebetetik hona, beheranzko bidea hasi du. Eta gaur, urria amaiera hartako zifretara itzuli da; Osasun Sailaren arabera, covid19 kasu bakarra antzeman du azken 24 orduotan Usurbilen. 585,63ko intzidentzia dugu gaur. Gogoan izan, eremu gorrian egoteko udalerri batek 500etik gorako intzidentzia izan behar duela. Pixkanaka muga horretara gerturatzen goazela dirudi. 

Azaroa hasi zenetik covid19 42 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 190 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Asteon antzera, oraindik eremu gorrian segitzen du Usurbilek. Hemen covid19-aren "bigarren olatua" udalerri honetan nabarmentzen hasi zenetik gaur arte Osasun Sailak zenbatu dituen kasuen berri:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Datuokin, Usurbilek eremu gorrian segitzen du, baita Buruntzaldea osoak ere. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 1050,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,03. Azken 7 egunetan 77 kasu). 
-Astigarraga: 825,24 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,04. Azken 7 egunetan 23 kasu). 
-Hernani: 1439,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,92. Azken 7 egunetan 114 kasu). 
-Lasarte-Oria: 892,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,91. Azken 7 egunetan 75 kasu). 
-Urnieta: 646,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,35. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 585,63 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,74. Azken 7 egunetan 13 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela gutxira arte tasa altuena izan duen Urnietak. Bi udalerriek (Andoainek eta Hernanik) 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia izaten segitzen dute. Beherakada nabaritzen hasia da eskualdea. Eskualde osoak eta Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen dute. Herrialdeak milatik gorako intzidentziarekin; 1064,56koarekin gaur. 34 udalerri ditu eremu gorrian.

307 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 10.631 test egin dira EAE osoan; 941 izan dira positiboak. Haietatik 411 Gipuzkoan, 375 Bizkaian, 146 Araban, 9 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 51 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 141 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.89an dago gaur.

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 106 ikastetxeetako 156 ikasgela daude itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %0,89a.

Xehetasun gehiago hemen: covid19