"Basoaren etorkizuna. Pinudiaren geroa eta basogintza eredu berriak" hitzaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 18a, 08:35

“Basoaren etorkizuna. Pinudiaren geroa eta basogintza eredu berriak” hitzaldia programatu du Alkartasuna Kooperatibak asteazken honetarako, azaroaren 18rako. 

Euskal Herriko basoen egungo egoera ulertzeko hitzordu aproposa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak gaurko, azaroaren 18rako 18:00etan Potxoenean; Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa Martinarena (Errez Koop. Elk. Txikia) hizlari izango dituen “basoaren etorkizuna. Pinudiaren geroa eta basogintza eredu berriak”. Ekitaldira joateko aurrez azaroaren 16a baino lehen izena eman beharra zegoen usurbilkultura.eus atarian. 19 lagunentzako lekua egongo da.

"Basogintzaren ibilbide historikoari errepaso bat emanez, gaur egun Euskal Herriko basoek bizi duten egoera ulertzen saiatuko gara, krisi honen oinarrien inguruko analisi bat eginez. Horretarako, zenbait galdera mahaigaineratuko ditugu: nolakoa izan da gurean basogintzaren bilakaera? Zer egin da orain arte? Zertan dihardugu orain? Eta zer egin dezakegu hemendik aurrera? Basogintzak etorkizunik baduela erakutsi nahi dugu; badela esperantzarik, eta denoi dagokigula, hemen eta orain, ibilbide berria marraztea", aurreratu dute antolatzaileek.

Hitzaldia: "Basoaren etorkizuna. Pinudiaren geroa eta basogintza eredu berriak"
Eguna: azaroak 18, asteazkena.
Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Hizlariak: Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa Martinarena (Errez Koop. Elk. Txikia).
Sarrerak:
doan, usurbilkultura.eus atarian eskuragarri azaroaren 16ra arte.
Edukiera: 19 lagunentzako lekua.
Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.